GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-09-22
Xabier Izaga
Esanak esan

Pentsaeratik esanera alde handia dagoenean hipokrisiaz hitz egiten da, baina maiz okerragoa da bien arteko tarterik ez dagoela aitortzea, nahi gabe izanda ere. Izan ere, mihia, ezin isildua, traidore handia izaten da askotan. Jo dezagun adibideetara, ordea.

Orain dela zortzi urte, “Egin” egunkaria itxi zutenean, Estatu espainoleko presidente Jose Maria Aznarrek galdetu ­baieztatu­ zuen: «Uste al zuten ez ginela ausartuko?». Uste osoa dut ondoren baten batek esan ziola hura egia zela eta denok genekiela, baina ez dela esan behar, egunkariak ixtea epaileen eginkizuna da-eta. Beste batzuek uste dugu egunkariak ixteak ez lukeela inoren eginkizuna izan behar, baina bego horretara.

Berrikiago, azken asteotan, Maria San Gil PPko buru argiak PSOEri egotzi zion ezker abertzaleko kideak «pariak zirenean» egoera hartatik ateratzen laguntzea. Eta hari ere esan bide zion alderdikideren batek ez dela komeni halakorik esatea, nahiz eta ados egon gizartean kasta desberdinak egotearekin ­eurengandik behera antolatuta, jakina­; gainera, ezker abertzalekoek ukiezinen pare egon beharko luketela.

Azken adibiderako, Juan Fernando Lopez Aguilar Justizia ministro espainolak duela zenbait hilabete esandakoa. Bere manometro mediatikoak nahiko presio seinalatu zionean, euskal preso politikoei «inputazio berriak eraikiko» zizkietela esan ondoren, epaileren batek esango zion nonbait inputazio berriak eraikitzea euren lana dela. Beste askok uste dugu lan horrek ez lukeela izan behar, baina bada, izan, eta Iñaki De Juanaren egoera jasanezina haren ondorio da.

Besterik da esanetik eginera dagoen tartea, normalean handia, baina bien artean denbora-urruntasun aringarria dagoela. Iñaki de Juanaren kasu larriak ­ikuspuntu politikotik, juridikotik eta etikotik larria­ euskal politikari ugariren ahotan ez du hain larria ematen. Eta berandu gabe eginak eskatzen dituen kasua denez, esatetik egitera tarte nabarmenegia ez agertzeko, badirudi hitzak ondo neurtzen dituztela. Mikel Zabalza torturapean hil zutenean, zenbaiten iritziz oso larria izan zen... Zabalza ez zelako ETAko militantea; beraz, izan balitz, nolabait konprenigarria izango zen. Zenbait euskal politikari «txintxorentzat» ere De Juana ez ote da «ukiezina»?

Iñaki de Juanak duela ia hogei urte ezarri zioten zigorra osorik bete du, eta, edonondik begiratuta ere, edonork dituen eskubide berberen jabe beharko luke izan, kalean, etxean. -


Xabier Izaga - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
«Llenar el saco de los rehenes»
Jendartea
Araba exige al PSOE que cumpla su promesa de cerrar Garoña
Euskal Herria
«Tememos que nos vuelvan a usar como conejillos de indias»
Euskal Herria
18/98k elkartasun jaialdi erraldoia darama BECera
Ekonomia
Acuerdo de ELA, LAB, CCOO y UGT con Lakua para impulsar el euskara en el mundo laboral
Ekonomia
Nekazari bat hil da Arguedasen bere traktorea gainera erorita
Mundua
Thailandiako Armadak jarduera politiko guztiak debekatu eta zentsura ezarri du
Kultura
Egungo esklabotzari buruzko filma, errealitatea eta fikzioa bat eginda
Euskal Herria
«Todas las medidas que han tomado han sido violentando mi voluntad»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss