Kilometroen atarian, antzerkia bihar Oiartzunen
OIARTZUN. Kilometroak 06ko egunerako astebeteren faltan, “Ehun dukat” antzezlan ezaguna taularatuko du Haurtzaro ikastolako talde batek, Eugenio Arozena antzerki adituaren gidaritzapean. Manuel Lekuona eta anaia Martinek idatzitako lana da. Madalensoro pilotalekuan izango da bihar, 19.30ean. Antzezlana 1934an estreinatu zuten Oiartzunen.
El Orfeón y la Sinfónica del Vallés, de gira por Catalunya
DONOSTIA. “Carmina Burana” ha sido la obra elegida por la Orquesta Sinfónica del Vallés para iniciar su temporada junto al Orfeón Donostiarra. Las dos formaciones, dirigidas por José Antonio Sainz Alfaro, han emprendido una gira de cuatro conciertos. Ayer estuvieron en Terrasa, hoy actuarán en Sabadell, mañana en el Palau de Barcelona y el domingo en el Auditori de Lleida.
Jose Luis Lauzirika koru zuzendariari omenaldia Arratzun
ARRATZU. Arratzuko ahots nahasien korua sortu zuen 1974an, Markinako Xemein abesbatza 1976an eta Markinako Euskal Musika Astearen sortzaile ere izan zen, baina Muxikan hil zen Jose Luis Lauzirika, 1981ean. Igande eguerdian omenaldia egingo diote Arratzun.
|