Asier AIESTARAN 
Federazioa besteren akatsa ordaintzen ari da 
·Iritzia
  
Federazioen haserrea ulergarria da. Lakuako 
arduradunek aurpegia eman eta Astilleroren partaidetza zuzenean debekatu 
beharrean horretarako arrazoiak bazeudela uste baldin bazuten, idatzi 
bat bidaltzera mugatu ziren, azken unean eta, dirudienez, nahiko zalantzagarria. 
Astilleroko abokatuak dioenez, arraunlariek ez dute oraindik ordaindu beharreko 
diru-zigorraren jakinarazpen ofizialik jaso eta hortxe egon liteke gakoa. 
Edozein modutan, argitu beharreko puntu asko gelditzen dira gertatutakoa erabat 
azaltzeko. Hondarribiko galdeketaren gorabeherak ez dira guztiz argitu eta 
epaile batek Udala inor gonbidatzera behartu dezakeen ere ikuskizun dago 
oraindik. Baina, zoritxarrez, kaltea egina dago jadanik. -  
   |