- Lasto-jaurtiketa
Tubi izango da Euskal Herrikoa irabazteko faborito nagusia
DONOSTIA
Euskal Herriko lasto-jaurtiketako finala jokatuko dute bihar, Aulestin, 18.00etan hasita. Bertarako izena emanda daudenak honako hauek dira: Tubi, Atutxa, Arbenoitz, Lopez, Urpe, Lapazaran eta Urresti. Hala eta guztiz ere, saioa hasi baino ordubete lehenagora bitarte, izena emateko epea zabalik egongo da.
12 kiloko lasto fardoa ahalik eta altuena botatzea izaten da kirol horretako helburua. Altuerako jauzian bezala, listoi bat egoten da, eta baleko jaurtiketa egiteko bakoitzak hiru aukera izaten ditu. Tubi bizkaitarra da irabazteko faboritoa.
|