GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-22
Ikasle Abertzaleek ezinbesteko jo dute hezkuntzaren egungo egoera eraldatzea
Euskal Herrian ikasleen eskubideak urratzen direla-eta, kezkatuta agertu ziren atzo Ikasle Abertzaleak. Horren inguruko diagnostikoa egin du taldeak, eta «soka estutuz» doala ohartarazi du. Hizkuntza eskubideak izatea «utopia» bilakatu dela arbuiatu du, bereziki Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan. Bolognako prozesuaren ondorio negatiboak ere aztertu ditu. Egungo egoera «onartezina» dela esan du, eta hausnarketa egin dezatela eskatu die ikasleei.

DONOSTIA

Ikasturtearen hasierarekin batera, ikasleen eskubideak urratzearen gainean egin duten diagnostikoa kaleratu zuten atzo Ikasle Abertzaleek. Aurten ere «soka estutuz» doala,eta, ondorioz, «hamaika eraso» jasango dituztela ohartarazi zuten. Ikasleen eskubideak urratzea Euskal Herri osoan «etengabe» egiten dela salatu, eta egun dirauten «apurrak desagerrarazten» saiatzen ari direla adierazi zuten.

Egungo egoeraren gainean hausnar dezatela eskatu zieten ikasleei, beren aburuz, egungo egoera ezin baita onartu. Era berean, «soka estutuz doan sentsazioa» izan dezatela ohartarazi zieten, «borrokarako prest egon daitezen».

Ezagutzera emandako diagnostikoari dagokionez, unibertsitateko ikasketa eskaintza euskalduntzeko, oraindik «pauso asko» emateke dagoela nabarmendu zuten. Hizkuntza eskubideak eskuratzea «utopia» bihurtzen ari dela ohartarazi zuten, eta Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Nafarroa Garaiko «eremu handi batean» adar publikoan euskaraz ikastea ezinezkoa dela ere ekarri zuten gogora.

Euskal Herrian ikasteko eskubidea urratzen dela arbuiatu zuen Ikasle Abertzaleak taldeak, eta Administrazio frantsesaren menpeko hiru euskal lurraldeetako ikasleek hegoaldean ikasteko «traba akademiko eta burokratiko izugarriak» dituztela. Horrez gain, curriculum «arrotz eta atzerakoiak inposatzen» dituztela kritikatu zuen, eta, edukiekin batera, urtez urte, «arrotzak» zaizkien ospakizunak betetzera «behartzen» dituztela.

Horren harira, urriaren 17an 103 ikasle epaituko dituztela gogorarazi zuen, LOUren kontrako itxialdi batean parte hartzeagatik, eta unibertsitatean Bolognako prozesua «unilateralki eta hezkuntza komunitatearen iritzia kontuan hartu gabe» ezartzen ari delako. «Euro- pako curriculum inposatu honek azkenaldian martxan dagoen eta herri bezala beharrezkoa dugun euskal curriculumaren ametsa iluntzen du», deitoratu zuten Ikasle Abertzaleek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
«Llenar el saco de los rehenes»
Jendartea
Araba exige al PSOE que cumpla su promesa de cerrar Garoña
Euskal Herria
«Tememos que nos vuelvan a usar como conejillos de indias»
Euskal Herria
18/98k elkartasun jaialdi erraldoia darama BECera
Ekonomia
Acuerdo de ELA, LAB, CCOO y UGT con Lakua para impulsar el euskara en el mundo laboral
Ekonomia
Nekazari bat hil da Arguedasen bere traktorea gainera erorita
Mundua
Thailandiako Armadak jarduera politiko guztiak debekatu eta zentsura ezarri du
Kultura
Egungo esklabotzari buruzko filma, errealitatea eta fikzioa bat eginda
Euskal Herria
«Todas las medidas que han tomado han sido violentando mi voluntad»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss