GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-22
Bizkaiko «Hitza» egunkariek Aldundiaren ezetza salatu dute

BILBO

Bizkaiko Foru Aldundiak atzera bota du herrialde horretako “Hitza” egunkariek jarritako errekurtsoa, eta eskualdeko euskarazko egunkariak ez laguntzea erabaki du. Erabaki horren aurrean «haserrea eta ezinegona» azaldu zuten atzo kaltetutako egunkarietako arduradunek Bilbon, Gotzon Lobera buru duen Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zerbitzuak baztertu egiten duelako “Hitza”, formalismo arrazoiak aitzakiatzat hartuta.

Lea-Artibai eta Mutrikuko eta Busturialdeko “Hitza” egunkarietako ordezkariek enpresak direla nabarmendu zuten, eta ez irabazasmorik gabeko elkarteak, eta egiten duten ekarpena errekonozitu gabe segitzen dutela kritikatu zuten. Bizkaiko gainerako euskarazko herri argitalpenei ematen dizkien neurri eta proportzio bereko laguntzak eskatu zitzuten, enpresak izanik eta hedabide guztien moduan laguntza publikoen beharra dutelako.

Ezezkoaren aurrean zenbait gogoeta azaldu zituzten; «ekarpen handia» egiten dietela «euskararen normalizazioari eta zabalkundeari», deialdiak dituen irizpideekin «bete-betean» bat egiten dutela, Lakuako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak tokiko komunikabideei ematen dien berebiziko garrantzia, edota egunero dituzten milaka irakurle.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
«Llenar el saco de los rehenes»
Jendartea
Araba exige al PSOE que cumpla su promesa de cerrar Garońa
Euskal Herria
«Tememos que nos vuelvan a usar como conejillos de indias»
Euskal Herria
18/98k elkartasun jaialdi erraldoia darama BECera
Ekonomia
Acuerdo de ELA, LAB, CCOO y UGT con Lakua para impulsar el euskara en el mundo laboral
Ekonomia
Nekazari bat hil da Arguedasen bere traktorea gainera erorita
Mundua
Thailandiako Armadak jarduera politiko guztiak debekatu eta zentsura ezarri du
Kultura
Egungo esklabotzari buruzko filma, errealitatea eta fikzioa bat eginda
Euskal Herria
«Todas las medidas que han tomado han sido violentando mi voluntad»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss