GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-09-25
Ixabel Etxeberria - Irakaslea
Entzunarazi behar

Hauteskundeen usaina hedatzen ari da. Gehiegikeriaz josia hedatzen ere. Asteburu honetan Kontseilu Orokorreko nagusiek, Lasserrek eta Poulouk alegia, bat-bateko ingurumenarekiko interes batengatik, Ziburu eta Hendaiaren arteko bide bazterreko bidea itxita, sekulako besta prestatu ziguten. Hotz-hotzean begiratuta, zergatik ez, zergatik indarrak ez bildu itsas bazterreko ondarearen babesteko? Hurbiletik begiratuta, nola ulertu urteetan inguruko ur zikin soberakin guztiak zuzen-zuzenean itsasora botatzen aritu direla Urruñatik, Poulou ekologista berria auzapeza zelarik? Eta gaur egun funtsean gauza bera gertatzen ari dela, bera diputatu eta kontseilu orokorra delarik, ubideen sarea baita oraindik pikoan nahikeria politiko eskasarengatik. Zuzenean handizki goraipatuko duten itsaso horretara. Beraz, ekologia malgua! Ekologiarekiko interes neurtua, beraz, eta aukera baliatuz, denbora berean Frantziako Patruila famatua ekarri zuten, gaien arteko lotura ez bada ulertzen erraza ere. Gerlako hegazkinak dantzan erakutsi behar zituzten, Armadako Ministerioan duten lagunaren bidetik segur aski, bera ere hautagai izanen baita diputatu posturako Frantziako Asanbleako hauteskundeetan. Hori dena gure zarpatik.

Kari horretara, alta, AHTren inguruan gure politikariek bide berrien aldekoak zirela adierazi digute. Bestalde, itsas bazterreko bidea hondatzen ari denez, erabat ixtearen ideia piztu dute, alegia beste bide bat behar litzatekeela, barnerago, horren ordezkatzeko. Hori dena prentsaren bitartez, bertako herrietako ordezkariak kontuan hartu gabe. Demokraziaren garapenaren izenean beharbada?...

Lehia piztua da, ahal guziak baliatuko dituzte. UMPko Brissonek Eusko Jaurlaritzarekin 400.000 euroko dirutza negoziatu omen du Euskararen babesteko Iparraldean, Kultur sailburuak legeak errespetatu nahi baititu, instituzioak ere. Baina zer eginen dute diru horrekin? Seaskak bi lanposturen ordaintzeko Euskararen Erakunde publikoari dirua eskatu diolarik, ez omen zen bere betekizunetan sartzen. Zer ote da kabitzen?

Lehia piztu, eta zaila. Zaila guretzat bereziki, hiru hauteskunde mota iraganen baitira segidan, Frantzia gora, Frantzia behera. Eta abertzaleen arteko loturek nola iraunen dute? Asanblearako hauteskundeetarako denak elkarrekin joateko aukera omen da. Berri ona zeren sakabanaturik ez baikaituzte entzunen. Herrietako hauteskundeetarako dena egiteko dago; indar, nahikeria handia eskatzen du horrek, eta bereziki herri proiektuak. Zertan da herri proiektua? Bake prozesuak erran nahi handia izanen du horretan. Baina, gisa guztiz, herrietan abertzaletasunaren aldeko apustua baitezpadakoa da, eremu horretan goaitatzen gaituzte. Datozen hilabeteetan Estatu frantsesak Ipar Euskal Herrian duen eragin positiboa salduko digute, abilezia handia beharko dugu gure ahotsaren entzunarazteko. -


Ixabel Etxeberria - Irakaslea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Max von Sydowk malkoak begietan zituela jaso zuen Donostia saria
Mundua
EEUU pide disculpas a Venezuela por la «lamentable» detención de un ministro
Mundua
Los suizos votan por el endurecimiento de las leyes de asilo y de extranjería
Ekonomia
Hacia la desconvergencia social con Europa
Kirolak
Irrespetuosos con la funesta tradición
Euskal Herria
El PNV se obceca en presentarse a sí mismo como el líder del proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss