El PNV se obceca en presentarse a sí mismo como el líder del proceso
·Ejercicio de cohesión en un Alderdi Eguna marcado también por la próxima cita electoral
El Alderdi Eguna celebrado ayer en Foronda estuvo fuertemente marcado por el empeño del PNV en reflejar cohesión interna y por su obsesión en presentarse a sí mismo como «líder» del proceso. Juan José Ibarretxe afirmó que el respeto a la decisión de los vascos es la clave, y aprovechó la cita para criticar tanto a Batasuna como al PSOE. El mahaikide Joseba Permach, por su parte, realizó un emplazamiento para «aparcar definitivamente todo tipo de excusas y ser capaces de encauzar el verdadero debate e ir a las raíces del conflicto». Permach pidió al PSOE «decisiones claras y nítidas».
Martxelo DIAZ FORONDA
Lakuako Gobernuko lehendakaria denez gero, «prozesuaren gidaritzat» jo zuen
bere burua, atzo, Juan Jose Ibarretxek, EAJk Forondan euripean ospatu zuen
Alderdi Egunean.
«Besteen nahasmendu, desoreka eta urduritasunagatik», lehendakariak eta EAJk
hartu behar dutela «herri honen eta prozesuaren gidaritza» nabarmendu zuen
Ibarretxek. «Gu gara herri honen lider naturalak, eta horrela izan gara azken
urteotan», adierazi zuen.
Horiek hala, Batasunari zuzendu zitzaion Ibarretxe, eta «prozesua blokeatuta
dagoela esaten duenean, kale borrokak zertan laguntzen duen» galdetu zion. «Hori
al da prozesua desblokeatzeko modua?», gaineratu zuen.
Ostiralean Legebiltzarrean egin zuen bezala, atzo ere ezker abertzaleari eta
PSOEri «egun batean elkarri musuka eta hurrengoan elkarri mokoka» ibiltzea
leporatu zien. «Ezin gara alderdi ziklotimikoen eskuetan egon», nabarmendu zuen.
Gobernu espainoleko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterori egunetik
egunera iritziz aldatzea egotzi zion: «Egun batean herri honen hitza
errespetatuko duela esaten du, eta hurrengoan, autodeterminazio eskubidea ezin
dela Europan eman».
«Zergatik onartzen dute Europako beste herri batzuetan autodeterminazio
eskubidea arazo politikoak konpontzeko eta gurean ez? Ez da izango ez
gaituztelako herritzat hartzen? Bada, gu herri bat gara eta, ondorioz,
etorkizuna erabakitzako eskubidea dugu», gaineratu zuen Ibarretxek.
Alde horretatik, «euskaldunen hitza» dela «gakoa» esan zuen Ibarretxek.
«Entzun beharra dago, eta entzun ondoren, errespetatu. Eta errespetatu ondoren,
hitz hori gauzatu. Hau da gure konpromisoa», adierazi zuen Lakuako
gobernuburuak.
«Bikoteetan gertatzen den bezala, Euskadiren eta Espainiaren arteko harremana
erabakitzeko eskubidean oinarritu beharra dago. Bestela, inposaketa daukagu, eta
hori oso hauskorra da», esan zuen Ibarretxek.
Horrekin batera, euskal gizarteak prozesuan parte hartu behar duela
nabarmendu zuen Lakuako lehendakariak, «bestela, prozesu hutsala izango
litzatekeelako».
«Ez da nahiko kontsultan bozkatzea, ezin baita prozesua politikarien eskuetan
bakarrik utzi», nabarmendu zuen.
Imaz: «Nafarroan, irabazi»
Ibarretxerekin batera, EBBko presidente Josu Jon Imazek hitz egin zuen
Forondako oholtza gainean, eta EAJrentzat Ipar Euskal Herria eta Nafarroa biziki
garrantzitsuak direla esan zuen. «Heldu den urtean, oholtza honetan Nafarroako
Gobernuko ordezkaria ere izango dugu, datozen hauteskundeak irabaziko
ditugulako. Dena den, Miguel Sanzi lasai egote-ko esan behar diogu, guk
Nafarroako erakundeak eta norta- suna errespetatuko ditugulako. Ez dugu onartuko
truke politikorako Nafarroa erabiltzea, Nafarroa nafarrek erabakitzen dutena
izango baita», azaldu zuen Imazek.
«Batasunak eta PSOEk elkarrekin hitz egiteari buruz iritziz aldatu dute;
EAJk, ordea, beti egon den tokian segitzen du. Madrilera morroi joaten ginela
esaten ziguten Batasunekoek, eta orain haiek bidaltzen dituzte gutunak
Madrilera».
Maiatzeko hauteskundeak garrantzitsuak direla ere adierazi zuen Imazek, baina
ez prozesuarekin harreman zuzena dutelako, baizik eta jendeak dituen «eguneroko
arazoak konpontzeko». «Eguneroko bizitza kudeatzeko dira garrantzitsuak. Hau
tokatzen da orain: eraikuntza soziala eta nazionala. Hor egon dira gure
zinegotzi eta alkateak, batzuk presioari, xantaiari eta mehatxuei aurre eginez»,
azaldu zuen.
Datozen hauteskundeetan EAJ Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan EAren laguntzarik
gabe joango bada ere, Imazen arabera, ez daude «bakarrik». «Zuekin guztiokin eta
herri honen alde egiten dutenekin aurkeztuko gara», adierazi
zuen.
Baño de multitudes bajo la lluvia
M.D. FORONDA
Juan José Ibarretxe fue la estrella del evento. Recibió los aplausos de la
multitud reunida bajo la lluvia en las campas de Foronda, besó a todo aquel que
se le acercó especialmente a los veteranos de Euzko Gudarostea y se
movió por el escenario con soltura, casi en plan telepredicador, gracias a un
micrófono inalámbrico que le colocaron en la solapa de la camisa.
Josu Jon Imaz también recibió muchos aplausos, besó a mucha gente y también
tenía micrófono inalámbrico en la camisa, pero buscó la protección del atril en
vez de pasearse como el lehendakari.
Y es que ayer era un día para Ibarretxe. Entre las pegatinas que llevaban los
jelkides destacaban las de «Ibarretxe aurrera», junto a las de «Denok gara
Gorka», en apoyo al miembro del EBB Gorka Agirre, y aquellas en las que podía
leerse «Montenegro independentea. Gu zergatik ez?» o las que directamente
reclamaban «Independentzia».
Entre las delega-ciones invitadas, la que más aplausos recibió fue la
saharaui. También acu-dieron, entre otros, partidos de los Paï-sos Catalans
(CDC, UDC, UM, PSM, BNV, Bloc Català), Galicia (BNG), Kurdistán (PDK), Coalición
Canaria y el derechista UNITA de Angola.
|