GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-09-25
Mikel Aramendi
Harri Aroa

Ezaguna zen pasadizoa lehendanik, baina Pakistango lehendakariak Estatu Batuetara egin berri duen bisitaldiaren ardatz bihurtu da kazetari eta bazter nahasleon zirikamenduagatik... eta Musharrafen beraren desioagatik, nik uste. Funtsean, kontua da 2001eko udazkenean, I-11koaren ondoren Afganistanen aurkako erasoa hasi bezperan, Richard Armitage Estatu idazkariorde iparramerikarrak Pakistango agintariei mehatxu egin ziela talibanen aurka laguntzen ez bazieten, presta zitezela «Harri Aroraino itzularaziko zituen bonbardaketa» pairatzeko beraiek ere.

Pertsonaia ezagutzen duen inor ez dela harritu ematen du: matoi itxurako matoi bat da Armitage. Marinea Vietnamen, Reza Phaleviren erregimenaren aholkularia Iranen, ondoren Thailandian militarrekin... Neokontserbadoreen ekimen guztietan aurkitzen da haren izena azken hamarkada hauetan. Jainkoak zuhurtzia gehiegiz hornitu ez zuenez, I-11rako aste gutxi falta zirenean, bera zen talibanak eta Bin Laden bezalako huskeriak alde batera utzi eta Estatu Batuek Iraken aurka saiatu behar zutela zioten goi-arduradunetako bat. Azkenean, V. Plame espioia agerian ipintzeagatik estutasun larrian aurkituko den bakanetakoa izango dela ematen du. Ez zen harritzekoa, beraz, orain haizatu dena.

Gertaerak Estatu Batuen «aliantza politikaren» benetako izaerari buruz erakusten duenaz ez dut gogoeta berezirik oraingoz topatu. Merezi luke. Mehatxu ezin argiagoaren aurrean, «nazio interesa lehenestea» erabaki zutela jakinarazi du Musharrafek. «Nazio interes» pakistandar horiek zehaztea ere ona litzateke, arma nuklearrak, talibanak eta gainerakoak zerrendaren zenbatgarren lekuan dauden jakiteko.

Esapideari erreparatu nahi nioke, halere, orain. «Harri Arora itzularaztea» ez baita Armitageren asmakizuna: 1991n, Golkoko gerraren atarian, hitz beroiek erabili baitzituen James Baker Estatu idazkariak Tareq Aziz irakiar Kanpo Arazoetako ministroari mehatxu egiteko. Ideien (?) jarraikortasun horrek, estatubatuar elite politikoaren irizpide historiko eta geopolitikoez erakusten duenaz gain, beste zerbait salatzen baitu: gerra era bat (azpiegitura guztiak suntsitzean datzana; elite estatubatuar harroputzaren iritzian herrialde bat «Harri Arora itzularaz dezakeena»; Israelek Libanon egin berri duena bezalakoa: zibilen aurkako gerra) egitean datzan dotrina badutela. -


Mikel Aramendi - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Max von Sydowk malkoak begietan zituela jaso zuen Donostia saria
Mundua
EEUU pide disculpas a Venezuela por la «lamentable» detención de un ministro
Mundua
Los suizos votan por el endurecimiento de las leyes de asilo y de extranjería
Ekonomia
Hacia la desconvergencia social con Europa
Kirolak
Irrespetuosos con la funesta tradición
Euskal Herria
El PNV se obceca en presentarse a sí mismo como el líder del proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss