GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-09-25
- Errugbia
Bera Berak oraindik asko hobetu beharra dauka
·Madrid Noroeste gipuzkoarrak baino hobea izan zen

SPYRO BERA BERA 14
MADRID NOROESTE 23

DONOSTIA

Spyro Bera Berak ezin izan zuen Madrid Noroeste mendean hartu. Gipuzkoarrek ez zuten partida ona egin, eta madrildarrek ere aparteko ezer erakutsi ez bazuten ere, euskaldunak baino hobeak izan ziren, eta merezimendu osoz eraman zuten garaipena.

Ordu laurdenerako aurretik ziren donostiarrak, bat gehiagorekin ari zirela aprobetxatuta. Entsegua egin zuen Lekarozek eta aurretik jarri ziren. Kanpotarrek, ordea, berehala irauli zuten markagailua, transformatutako entsegu bati esker.

Bera Berak lehen zatiko azkeneko minutuetan bakarrik menderatu zuen Madrilgo taldea, eta Buenok lortutako hiru zigor-kolpeei esker, 14-7 joan ziren atseden hartzera. Bigarren zatian, ordea, Madrid hobea izan zen. Hamar minutuan 14-17 aurretik jarri zen, eta Bera Bera ahalegindu baldin bazen ere, ia ez zuen izan entsegu bat bera egiteko aukerarik ere, eta ostikoekin ere ez ziren fin ibili jokalariak, bigarren zatian izandako aukera guztiak huts egin baitzituen Gorka Buenok.

Madrid Noroestek, berriz, aukerak aprobetxatu zituen, eta merezi izandako garaipena eraman zuen. Talde igo berria izan arren, ongi indartu da, eta denboraldi amaieran aurrean ibiliko da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Max von Sydowk malkoak begietan zituela jaso zuen Donostia saria
Mundua
EEUU pide disculpas a Venezuela por la «lamentable» detención de un ministro
Mundua
Los suizos votan por el endurecimiento de las leyes de asilo y de extranjería
Ekonomia
Hacia la desconvergencia social con Europa
Kirolak
Irrespetuosos con la funesta tradición
Euskal Herria
El PNV se obceca en presentarse a sí mismo como el líder del proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss