GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-09-25
- Harri-zulatzaileak
Txoriherrik ezustean jantzi du binakako txapela

IRUN

Txoriherrik eman zuen ezustea, eta Binakako Euskal Herriko txapela jantzi zuen herenegun arratsaldean, Irunen. Etxeko taldea, Jaizubia A, eta Galdames A ziren irabazteko faborito, baina ez batzuek ez besteek ezin izan zuten hasierako helburua bete. Jendeak ere erantzun bikaina eman zuen ikusle asko batu baitzen.

Jaizubia A zen irabaztera deituta zegoen taldea, baina ez zuen bere maila eman, eta seigarren amaitu zuen. Beste faboritoa, Galdames A, bigarren izan zen, baina Jaizubia B taldearekin berdinduta. Horiek eman zuten beste arratsaldeko ezustekoa. Finalerako txartela doi-doi lortu zuten, eta gero bigarren amaitu.

Aurrekoetxea eta De la Concepcion ziren Txoriherriko bi ordezkariak, eta oso lan ona egin zuten. Bigarren sailkatuei zulo bateko aldea kendu zieten, eta horrek argi eta garbi uzten du zer-nolako emanaldia egin zuten.

Bigarren posturako lehia handia izan zen Galdames Aren, Jaizubia Bren eta Ortuellaren artean, baina lehenengo biek berdinduta amaitu zuten. Ez da ohikoa kirol horretan berdinketa bat ikustea, baina herenegun horrela izan zen.

Txoriherri eta Jaizubia B taldeek egindako lanak asko ezustean harrapatu zituen, eta gauza bera gertatu zen Jaizubia Arekin eta Trapagaranekin ere. Hondarribikoek irabazi berri dute Euskal Herriko Liga, eta bazirudien haiei irabaztea oso zaila izango zela, baina ez zuten erakutsi duten maila. Nahiko motel aritu ziren, dutenetik oso aparte, eta amaieran seigarren postuarekin konformatu behar izan zuten. Trapagaranek ere ez zuen itxura ona eman. Ligan bezalaxe, finalean ere nahiko pattal aritu zen. Taldeka, aurreko urteetako txapeldunak ziren Trapagarangoak, baina aurten ezin izan dute beren maila eman. Apirilean Jaizubiari apustua irabazi ziotenean itxura oso ona eman zuten, baina handik aurrera ezinean ibili dira. Gainerako taldeek espero zen moduko lana egin zuten, eta beren mailan aritu ziren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Max von Sydowk malkoak begietan zituela jaso zuen Donostia saria
Mundua
EEUU pide disculpas a Venezuela por la «lamentable» detención de un ministro
Mundua
Los suizos votan por el endurecimiento de las leyes de asilo y de extranjería
Ekonomia
Hacia la desconvergencia social con Europa
Kirolak
Irrespetuosos con la funesta tradición
Euskal Herria
El PNV se obceca en presentarse a sí mismo como el líder del proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss