GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-09-25
- San Miguel Liga -
Hondarribiak amaiera biribila eman dio udari
·Denboraldiko zortzigarren garaipena eskuratuta ospatu du Ama Guadalupekoak TKE Ligako titulua

DONOSTIA

Hondarribiak ametsetako denboraldia biribildu zuen atzo Portugaleten denboraldiko azken estropada irabazi, El Corte Ingles Bandera, eta San Miguel Ligako garaipena modu ezin hobean ospatuta. Eguneko berri txarra jaitsiera kanporaketan iritsi zen, Pasai Donibanek maila galdu baitu San Pedroren eta Laredoren mesedetan. Oriok hirugarren postuari eutsi dio sailkapenean, eta Cabo da Cruzek, bosgarrenari.

Hasi bezalaxe amaitu du denboraldia Ama Guadalupekoak: bikain. Galizian jokatu zituzten lehen bi estropadak eraman zituen bezalaxe irabazi ditu urteko azken biak, eta ongi merezita eskuratu du TKE Koroa. Guztira, zortzi proba irabazi ditu; sailkapenean 14 puntuko aldea atera dio Castrori, eta, bi estropadatan izan ezik, lehen hiru postuetan ibili da uda guztian. Kontxan ez egotea bekatu handi samarra izan da, baina arantza hura ongi atera dute azken asteburu honetan.

Atzetik aurrera

Atzo, ordea, ez zuten batere erraztasunik izan lehia irabazteko. Hirugarren kalea egokitu zitzaien, paper gainean eskasena, eta Orio oso indartsu irten zen bigarrenetik. Lehen ziabogan segundo bat atzetik ziren Orbañanosenak, baina bigarren luzean txanpa ederrak jo eta estropadaren buruan iritsi ziren bigarren maniobrara.

Bazirudien Ama Guadalupekoak garaipena eskuan zuela, baina hirugarren ziabogan ez zuen Zarautzek aurreko txandan egindako denbora (14.20.08) hobetu, eta Bandera airean zegoen oraindik. Itzulerako azken luzean, ordea, sekulako lana egin zuten beste behin gipuzkoarrek, eta alde nabarmenarekin gainditu zituzten aurkariak: 6 segundora Castro, 7ra Orio eta 10era Pedreña. Oriok hirugarren postua ziurtatu zuen.

Hondarribiak atzo uretaratutako tripulazioa hauxe: Joseba Amunarriz patroi lanetan, Gallego, Kanpandegi, A. Puertas, I. Vertiz, Parra, K. Mendizabal, G. Vertiz, A. Mendizabal, Labaien, Aldai, G. Carrion, G. Puertas eta Orbañanos.

Bigarren txandan, bestetik, Zarautz, lehen kaletik, eta Arkote, bigarrenetik, estropada hasieratik aurreratu ziren, eta bigarren luzerako aldeak ikaragarriak ziren. Hala ere, Cabok lortu du bosgarren postua.



San Pedrok igoera ziurtatu du; Pasai Donibanerentzat miraririk ez
A.A.
DONOSTIA

Igoera eta jaitsiera kanporaketak zapore gazi-gozoa utzi zigun Portugaleteko bigarren jardunaldian. Bagenekien Pasai Donibanek oso-oso zaila zuela TKE Ligan beste urtebetez jarraitzea, baina Errekak estropada ona egin eta gutxigatik ez zuen miraria lortu.

Erlojuaren aurkako proban lehen postuan irten ziren sanjuandarrak, eta batere erreferentziarik gabe, denbora onenak egin zituzten hiru ziabogetan. Bigarren maniobran, esaterako, segundo eskasera zegoen San Pedro, bigarren postuan, Meira hirugarren zegoen 6 segundora eta Laredo laugarren 7ra.

Estropada modu horretan amaituz gero eta aldeak zertxobait areagotuta, Donibane TKEn jarraitzeko moduan zegoen. Baina estropadako bigarren erdian Errekak zertxobait behera egin zuen eta aldeak txikitzen joan ziren.

Amaieran, San Pedrok aurrea hartu zuen eta lehen postuan amaitu. San Juan bigarren izan zen segundo batera eta Laredo hirugarren 5era. Kantabriarrek, bezperako lan onari esker, goiko mailan jarraitzeko aukera izango dute, eta Meirak hurrengo urtean saiatu beharko du berriz, atzo laugarren amaitu baitzuen.

Kanporaketako sailkapena

1. San Pedro 8 puntu
2. Laredo 5 p.
3. Pasai Donibane 4 p.
4. Meira 3 p.

Denborak guztira

>1. San Pedro 41.56.46
2. Laredo 42.16.02
3. Pasai Donibane 42.17.82
4. Meira 42.26.34

Y las chicas ganaron en Irun a Isuntza

La embarcación femenina de Hondarribia superó a la de Isuntza en la regata que disputaron ayer con motivo la celebración del Txingudi Eguna en Irun. Las guipuzcoanas fueron marcando los mejores tiempos desde el inicio y las diferencias fueron aumentando según avanzaba la prueba. Al final, Hondarribia aventajó en 44 segundos a la tripulación vizcaina de Isuntza. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Max von Sydowk malkoak begietan zituela jaso zuen Donostia saria
Mundua
EEUU pide disculpas a Venezuela por la «lamentable» detención de un ministro
Mundua
Los suizos votan por el endurecimiento de las leyes de asilo y de extranjería
Ekonomia
Hacia la desconvergencia social con Europa
Kirolak
Irrespetuosos con la funesta tradición
Euskal Herria
El PNV se obceca en presentarse a sí mismo como el líder del proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss