GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-30
Lapurtarren Biltzarraren 27. edizioa bihar Uztaritzen

BAIONA

Lapurtarren Biltzarrak 27. edizioa ospatuko du bihar Uztaritzen. Eguna goizeko hamaiketan hasiko dute ohiko orgen desfilearekin.

BertanLapurdiko herrietako gazte edo helduek landuriko orgak azalduko dituzte. Gai finkorik ez dago, beraz, gurdiek gaurkotasunari loturiko gai libreak plazaratuko dituzte. Goizeko ekitaldi nagusi hori animatzeko, dantzariak, txistulariak, erraldoiak, txarangak eta gaita jotzaileak izango dira.

Horrez gain, elizaren aurrean pasatzerakoan Sustrai Colina eta Amets Arzallus izango dira desfilatzekoak diren hamar bat orgen aipamenak egiteko. Azken bi horiek erabakiko dute, gainera, zein izango den aurtengo festako orgarik ederrena.

Ondotik zintzur bustitzea eginen dute. Herri bazkaria igaro ostean, pilota partida izango da. Lapurtarren Biltzarra gauean bukatuko da Tapia eta Leturia eta Full for à life taldeen emanaldiarekin.

Lapurtarren Biltzarraren 27. edizioa, hala ere, gaur gauean abiatuko da gaztetxean eginen duten kontzertuarekin. Gau luzea izango da dudarik gabe.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
«Pregunto si dentro de 30 años podré optar de nuevo a este premio»
Ekonomia
Arrestan a 18 personas por «prácticas delictivas»en el puerto de Bilbo
Euskal Herria
Etxerat alerta en las calles de la «alarma roja» en las cárceles
Mundua
EEUU legaliza la tortura tras aprobar el Senado la Ley de Comisiones Militares
Euskal Herria
«Estamos trabajando para superar la actual situación de bloqueo»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss