Bularra hartzearen garrantzia Donostiako jardunaldietan
Euskadiko Esnearen Ligak amaren bularra hartzeari buruzko jardunaldiak antolatu ditu; urri osoan hitzaldien bidez jorratuko dute gaia. Haurdun daudenei eta profesionalei zuzendutako topaketak dira, eta haurdunaldian, zein umeen elikaduran eta loan, amaren bularra hartzeak dituen onurak azaltzea dute helburu. Zenbait aditu gonbidatu dituzte.
DONOSTIA
Hurrengo asteartean, urriaren 3an, alegia, Carlos Gonzalez pediatra eta “Mi niño no me come” edota “Bésame mucho. Cómo criar a nuestros hijos con amor” liburuen idazleak hitzaldia emango du Loiolako kultur etxean. Esnearen Ligako kide eta Amaren Bularra Hartzeko Kataluniako Elkarteko presidenteak elikadura natural horri buruzko zehaztasunak emango ditu.Urriaren 5ean, Rosa Jove psikologoak, haur eta gazteen psikologia klinikoan adituak, bideokonferentzia bidez zabalduko du mezua. Gonbidatu hori UNICEFeko ama eta haurren osasun programako arduraduna da Lleidan, eta “Dormir sin lágrimas” liburuaren egilea dela ere nabarmendu dute antolatzaileek. Gainerako gonbidatuen artean, Pilar Vizcaino (Asociación Nacional de Educación Prenatal) ANEPeko presidentea ere aipatu dute. Izan ere, jaio aurreko bizitzari buruzko informazioa ematea da elkarte horren helburua, eta umetoki barruko egonaldiari buruzko azken ikerketen berri emateko aukera ere izango du.
Etxeko erditzeetan aditua
Era berean, Luis Mediavilla Gurutzetako ospitaleko emaginak emango du hitzaldia, etxean erditze naturaletan laguntzen esperientzia handia baitu; ehun kasu baino gehiagoren ardura izan du. Publiko guztiari zabalduak izango dira topaketak, baina, bereziki, haurdun daudenei, guraso izango direnei eta profesionalei zuzenduko zatzaizkie. Esnearen Ligakoek nabarmendu dutenez, kezkatzen zaizkien arazo batzuk jorratuko dituzte jardunaldiotan. Nerea Mendizabalek azaldu zuenez, orain gutxi OMEk grafiko berriak atera ditu haurren haztea neurtzeko, amaren bularra hartzen dutenei bereziki zuzendutakoak, orain arte zeuden erritmo ezberdinekin sortzen ziren zalantzak baztertzeko. Horrela, elikatze naturala osatzeko dagoen laguntza gehitzeko joera amaitzeko deia egin dute, horrek bularra emateari uztea ekarri ohi duelako. Bestalde, nazioarteko osasun erakunde horrek gutxienez hasierako sei hilabeteetan bularra hartzeko gomendioa zabaldu duela nabarmendu dute. Izan ere, bularra kentzeko arrazoi asko baitago, eta horien artean amatasun baimen laburrak ere aipatu dituzte.
La Liga de la Leche se presenta en Azpeitia
N.G. DONOSTIA La primera cita de La Liga de la Leche, coincidiendo con las jornadas que arrancarán esta próxima semana, se producirá a las 11.00 de hoy en Azpeitia. Allí, esta organización sin ánimo de lucro, cuyo objetivo es proporcionar apoyo e información a las madres que quieren amamantar, explicará cuál es su labor. De hecho, desde la misma organización, de cuya implantación en Bizkaia y Gipuzkoa se cumplen ahora 30 años, destacaron que agrupa a 8.000 madres voluntarias en más de 60 países de todo el mundo. Responsables de la Liga de la Leche, destacan «la gran responsabilidad que tienen las madres gestantes de tener un embarazo armonioso, sano y positivo y de recibir información y apoyo sobre la lactancia acercándose a otras madres que dan el pecho, ya que nuestra cultura nos ha alejado del proceso natural de amamantar». Esa será precisamente una de las cuestiones que se aborde, atajar las razones que llevan a acabar con la recomedada alimentación natural.
|