GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-09-30
- Top 14
Jaitsieratik irteteko aukera du Avironek

DONOSTIA

Avironek jaitsierako postuetatik irteteko aukera paregabea izango du gaur Narbonneren zelaian. Izan ere, talde hori da zuri-urdinen gainetik dagoena, baina bost puntu ateratzen dizkie euskaldunei. Avironek, beraz, bost puntuak eskuratu beharko lituzke, eta Narbonnek bat bera ere ez. Galtzen baldin badu, jaitsierako postuan jarraituko du, eta aurkariak ihes egiten hasiko zaizkio.

Sekulako garrantzia izango du bada gaur arratsaldeko neurketak bi taldeentzat. Baionan, ordea, baja garrantzitsu bat bada, Dourthe ez baita arituko, ez gaur, ez eta datorren hilabete osoan ere. Joan den asteartean min hartu zuen, eta denbora hori beharko du ongi jartzeko. Jokalari hori ez dabil zorteko. Udan min hartu, eta orain dela bi astera arte ezin izan zuen Ligako partidarik jokatu, eta bi partida eta erdirekin, berriro ere geldirik egon beharko du.

Usandizaga eta Nuñez Piossek ere ez dira osatu, eta horietako inor ez da izango gaur Narbonneren zelaian 18.30etik aurrera. Rudziki, Davies, Thierry, Iñigo eta Fraser, aldiz, hasierako hamabostekoan arituko dira. Narbonneek ere hutsune askorekin ekingo dio gaurko partidari. Bouquie, Tomiki, Tournaire, Palomares, Mololo, Negure-Gauthier, Hunter eta Baluc ez baitira osatu gaurko.

Zenbakiei begira jarrita, Narbonne hamabigarren postuan dago 13 punturekin. Hiru partida irabazi ditu, eta bost galdu. 157 puntu lortu ditu, eta 245 jaso. Puntu gehigarri bat egin du. Avironek, aldiz, bi partida irabazi ditu, eta sei galdu, 123 puntu batu ditu, eta 238 jaso. Ez du puntu gehigarri bat bera ere egin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
«Pregunto si dentro de 30 años podré optar de nuevo a este premio»
Ekonomia
Arrestan a 18 personas por «prácticas delictivas»en el puerto de Bilbo
Euskal Herria
Etxerat alerta en las calles de la «alarma roja» en las cárceles
Mundua
EEUU legaliza la tortura tras aprobar el Senado la Ley de Comisiones Militares
Euskal Herria
«Estamos trabajando para superar la actual situación de bloqueo»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss