GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-09-30
- Errugbia
Biarritzek etxetik at zerbait egiten hasteko garaia du
·Zuri-gorriak Agenen zelaian arituko dira 15.10etik aurrera

DONOSTIA

Biarritzek Agenen zelaian jokatuko du gaur 15.10etik aurrera, eta Frantziako Canal + telebista katean ikusi ahal izango da. Zuri-gorriek etxetik at ez dute partida bat ere irabazi, eta gaurkoan izango dute hori estreinatzeko aukera.

Gainera, zuri-gorriek puntu gehigarri bat ere ez dute erasoan lortu, atzealdeari esker bat badute, baina ez besterik, eta zuri-gorriek duten bezalako talde batentzat nahiko tristea ere bada.

Gaurko partidarako, Biarritzen Yachvili, Harinordoki eta August itzuli dira. Min hartuta egon dira, eta hirurak osatu direnez, gaur hasierako hamabostekoan sartuko dituzte. Weessels hegoafrikarra izango da beste berrikuntza nagusia, Avirongo jokalari ohiak lehen aldiz izango baitu hamabostekoan sartzeko aukera. Joan den astean bertan fitxatu zuten, eta gaur hasieratik aritzeko modua izango du. Dambiellek ere hamabostekoan jarraituko du. Asteartean Yachvili ordezkatu zuen, baina gaur atzean arituko da, Brusqueren lekukoa hartua, hura ez baita osatu, Lievremont eta Lecouls osatu ez diren bezalaxe. Horietako inor ez da arituko gaur ilunabarrean.

Ageni dagokionean, Lievremont, Biarrizkoaren anaia, Soucaze, Sotoltz, Elhorga, Ahoitoejla hasieratik arituko dira. Caucanibuca, Barrau, Ostiglia, Cabarry ez dira arituko, eta Meews zalantza izango da gaur eguerdirako.

Zenbakiei begira jarrita, Biarritz hirugarren postuan dago 23 punturekin. 5 partida irabazi ditu, eta 3 galdu. 170 puntu egin ditu, eta 114 jaso. Puntu gehigarri bakarra lortu dute.

Agen, aldiz, zortzigarren dago 18 punturekin. 4 partida irabazi ditu, eta beste horrenbeste galdu ditu. 134 puntu egin ditu, eta 144 jaso. Bi puntu gehigarri lortu ditu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
«Pregunto si dentro de 30 años podré optar de nuevo a este premio»
Ekonomia
Arrestan a 18 personas por «prácticas delictivas»en el puerto de Bilbo
Euskal Herria
Etxerat alerta en las calles de la «alarma roja» en las cárceles
Mundua
EEUU legaliza la tortura tras aprobar el Senado la Ley de Comisiones Militares
Euskal Herria
«Estamos trabajando para superar la actual situación de bloqueo»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss