GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-09-30
Rencontres improbables jaialdi berria gaur hasiko da

BAIONA

Lezards qui Bougent antzerki konpainiak bultzaturik, performance delakoak azaltzen dituen Rencontres improbables jaialdia sortu dute Baiona, Angelu eta Biarritz eskualdean. Gaur hasiko da, eta ondoko urriaren 20a arte iraungo du. Bertan, Kanadako, Suitzako, Danimarkako, Greziako, AEBetako, Estatu frantseseko eta Euskal Herriko artistak bilduko dira.

«Performace bat artisten eta ikusleen arteko ustekabeko topaketa bat da, eta horiei esker, ohiz kanpoko forma artistikoak sortzen dira», nabarmendu zuen Kristian Fredric jaialdiaren antolatzaileak.

Alde horretatik, urriaren 20a arte, zazpi performance azalduko ditu jaialdiak lau lekutan. Angeluko Les Ecuries de Baroja, Biarrizko Le Royal zinema aretoa, Baionako La Luna Negra kluba eta Lafayette saltegia dira gune horiek. Eta, antolatzaileak esan zuenaren arabera, «ustekabeko topaketa» horiek musika, zinema, dantza, antzerkia eta bideoa arte diziplinak bilduko dituzte.

Urriaren 3an eta 4an agertuko dute lehenengo performace ikusgarria Angelun. “Jazz” izena du. Ikusgarria Koffi Kwahule idazlearen idatzi batean oinarritzen da, eta Kristian Fredric-ek berak egina du. Urriaren 5ean, berriz, Biarritzen, “Five obstructions” izeneko filmari loturiko performace bat emanen dute. Eta, urriaren 14an, berriz, lau dantzari agertuko dira Baionako Lafayette saltegiko erakusleihoetan.

La Luna Negra aretoan, urriaren 12an izanen da musika, bideoa eta antzerkia nahasten dituen lana. Azkenik, urriaren 17an, “L’exil” ikuskizuna emanen dute Angelun.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
«Pregunto si dentro de 30 años podré optar de nuevo a este premio»
Ekonomia
Arrestan a 18 personas por «prácticas delictivas»en el puerto de Bilbo
Euskal Herria
Etxerat alerta en las calles de la «alarma roja» en las cárceles
Mundua
EEUU legaliza la tortura tras aprobar el Senado la Ley de Comisiones Militares
Euskal Herria
«Estamos trabajando para superar la actual situación de bloqueo»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss