GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-09-30
Kalean da Karlos Linazasororen azken liburua
·«Bestiarioa. Hilerrikoiak» du izena eta Elkarren sail berria abiatu du

Lan arina, freskoa eta jostalaria da Karlos Linazasororen «Bestiarioa. Hilerrikoiak», heriotzak eragindako saminari poesiaren eta umore beltzaren bidez aurre egiten diona. Nobela autobiografikoa idazten ari den K. liburuzaina da protagonista. Gizon iluna, eszeptikoa eta autista samarra da K., kostatu egiten zaio komunikatzea. Bere alter egoa izan daitekeela dio idazleak.

DONOSTIA

Elkar argitaletxeak gazteei zuzendutako bilduma berria sortu du: Ateko Banda. Joseba Sarrionandiaren poema batean azaltzen da izen hori. Honakoa dio: «Ateko banda: barkua portuaren eta itsas zabalaren artean dagoenean, itsas zabalerako aldea». Antxiñe Mendizabal editoreak adierazi zuenez, testu arin eta freskoak bildu nahi dituzte eta Karlos Linazasororen “Bestiarioa. Hilerrikoiak” oso egokia da sailari hasiera emateko, ezaugarri horiek biltzen dituelako.

Askotariko lanak egin ditu Linazasorok: kazetaritzakoak, poesia, nobela, haur eta gazte literatura, helduei zuzendutakoa ere bai... Euskadi saria irabazi zuen eta lanak gaztelaniara itzultzen hasi dira. Antxiñe Mendizabali beti iruditu izan zaio idazle atipikoa, bide berriak urratu nahian dabilena eta aforismoak izugarri maite dituena. Eta “Bestiarioa. Hilerrikoiak” orain arte haren libururik irakurri ez dutenentzat aproposa dela pentsatzen du.

Estilo berezia du tolosarrak: lan ironikoak egiten ditu eta heriotzak eragindako saminari umore beltzaren eta poesiaren bidez aurre egiten dio. «Erraza da niretzat gai horren inguruan umorez aritzea ­argitu zuen egileak­. Hurbilean gertatzea benetan latza da, ez da jakiten zer egin eta ez da ironiarentzat tokirik izaten. Baina urrunetik aurre egiteko modu bakarra dela iruditzen zait. K. nobelako protagonista, adibidez, gizon ezkorra da eta norbait hiltzen den aldiro lur jota gelditzen da. Emazteak, aldiz, har daitezkeen modu bakarrean hartzen ditu egoera horiek; umorez. Bestela ezingo ginateke bizi. Gizonak ez du jarrera hori ulertzen eta seriotasunez hartu nahi du gaia».

Karikatura

K. liburuzaina da, baina hilabete batzuetan ez da lantokira joango, nobela autobiografikoa egin nahi baitu. Beti badu ezusteren bat ­aitzakiak ere bai batzuetan­ eta nekez osatuko du liburua. «Beti aurkitzen du arrazoiren bat ez idazteko. Hain zuzen idazleok nahiko genukeena egiten du, tortura hori alde batera utzi eta lasaiago bizi. Niretzat, esaterako, kondena da idaztea. Egia da ezin naizela boligrafoa dantzan jarri gabe bizi, baina sufritu ere egiten dut. Hala ere, beste liburuetan ez bezala, honetan gozatu egin dut orrialde batzuetan. Eta horrek berebiziko garrantzia du», ohartarazi zuen.

«Gizakiok komunikatzeko dugun ezintasuna ere azaltzen da liburuan. Protagonista autista samarra da eta kostatu egiten zaio sentimenduak adieraztea, niri bezalaxe. K. nire alter egoa izan daiteke; sarri baliatzen naiz alter egoaz nire buruaz barre egiteko. Ariketa sanoa iruditzen zait. Jakina, tarteka besteez ere egiten dut irri, inozoa izango nintzateke bestela. Nire buruaren eta gizartearen karikatura da liburua. Desitxuratu egiten dut dena, propio eramaten ditut gauzak muturrera».

Liburua ez da eleberria, ezta antzerkia edo aforismo bilduma ere. Hainbat genero nahasten dituen jolasa da. Errate baterako, Linazasoro bera liburuzaina da eta denboraldi batean ez da lantokira joan liburua idazten aritu delako, pertsonaia bezala.

«Liburuzaina gai serioez mintzo da tarteka: poesiaz, filosofiaz, maitasunaz... Bat-batean forismo sakonak azaltzen dira, irakurlea ezustean harrapatzen dutenak. Honela dio batek: ‘Zentauroak, dudarik gabe, ez lituzke bere gurasoak ezagutu nahiko’».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
«Pregunto si dentro de 30 años podré optar de nuevo a este premio»
Ekonomia
Arrestan a 18 personas por «prácticas delictivas»en el puerto de Bilbo
Euskal Herria
Etxerat alerta en las calles de la «alarma roja» en las cárceles
Mundua
EEUU legaliza la tortura tras aprobar el Senado la Ley de Comisiones Militares
Euskal Herria
«Estamos trabajando para superar la actual situación de bloqueo»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss