GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-30
Gaurko manifestazioen aurka ez jotzea erabaki du Garzonek
«Euskal Herriak autodeterminazioa» lelopean, gaurko bost manifestazio antolatu ditu ezker abertzaleak, eta mobilizazio horien aurka ez jotzea erabaki zuen atzo Baltasar Garzonek, Dignidad y Justicia elkarteak aurkeztutako salaketari erantzunez. Epailearen arabera, ez dago ekimenok debekatzeko arrazoirik, Batasunarekin harremanik ez dutelako.

DONOSTIA

Dignidad y Justicia elkarteak aurkeztutako debeku eskaera atzera bota du Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek, eta autodeterminazioaren alde Euskal Herriko bost hiriburutan antolatutako manifestazioen aurka ez egitea deliberatu. Izan ere, atzo publiko egi- niko eta GARAk eskuratutako erabakiaren arabera, mobilizazio horiek ez baitute zerikusirik Batasunarekin, eta, beraz, kasua ez da sartzen «Batasunaren jardunen etetearen eremuan».

Zehazki, aurkeztutako salaketari erantzunez esaten du deitzaileek ez dutela «harreman organikorik» indar independentistarekin, ez eta sumario honetan inputatutako herritarrekin ere. «Horregatik, une honetan, ez dago arrazoirik eta ziorik legezko formalitate guztiak betetzen dituzten ekitaldi batzuk debekatzeko», nabarmentzen du Garzonek idatzian. Manifestazioekin batera «istiluak» izango balira, gerora neurriak hartu eta erantzukizunak eskatuko dituela gaineratzen du.

Horrenbestez, epaiaren berri eman die Gobernu espainolak EAEn eta Nafarroan dituen ordezkaritzei, eta haiei eskatu «beharrezko neurriak» har ditzatela manifestariek baimen administratiboa eta atzo jakinarazitako erabakia urra ez ditzaten. Ertzaintzari, Polizia espainolari eta Guardia Zibilari ere zuzendu zaie, «baimenaren mugak urratzen dituztenen aurka» polizia-eginbideak abiarazteko. Zehazki, Batasunarekin, ETArekin edota «legez kanpo utzitako beste edozein antolakunderekin» zerikusia duten sinbolo, txartel, lelo eta pankartak aipatzen ditu.

Hiru polizia-indar horien txostenak jaso ondoren hartu du erabakia Garzonek. Bezperan, Fiskaltzak berak ere ez debekatzearen aldeko jarrera agertu zuen, gainera.

Manifestazioak Baionan (kasu honetan elkarretaratzea da, 10.00etan Suprefekturan), Bilbon (18.30ean Bihotz Sakratuan), Donostian (18.00etan Bulebarrean), Gasteizen (19.00- etan Bilbo plazan) eta Iruñean (17.30ean autobus estazioan) egingo dituzte, «Euskal Herriak autodeterminazioa» lelopean. Antolatzaileek honakoa azaldu zuten atzo prentsa adierazpen baten bidez:«Prozesua blokeatzen dutenei erantzun onena autodeterminazioaren alde Euskal Herriko kaleak betetzea da».

Deialdiaren arrazoiak ere gogorarazi zituzten. «Martxoaren 22an ETAk su-eten iraunkorraren ekimena martxan jarri zuenetik sei hilabete pasatu dira, eta egoera larria bizi dugu. Horren arduradun nagusia PSOE da, negoziazio prozesua denboran luzatu eta desitxuratzeko saioan murgildu delako», adierazi zuten. EAJren ardura ere nabarmendu zuten, «PSOEren eskutik aritu delako, konponbide demokratikorako prozesuaren beharrei bizkar emanez».

Herritarrei dei egin zieten mobilizazioetan parte har dezaten, prozesuak «guztien babesa eta sostengua» behar duelako.

Bakaikun batzar bat debekatu du

Autodeterminazioaren aldeko manifestazioen gainekoa ez zen Garzonek hartutako erabaki bakarra izan, atzo Bakaikuko udaletxean 22.00etan deituta zegoen batzar bat debekatu baitzuen. Bilkuraren gaia ondokoa zen: «Euskal Herriko egoera politikoaren eta gatazkaren konponbidearen blokeo egoeraren irakurketa». Auzitegi Nazional espainoleko epailearen aburuz, Guardia Zibilak osatutako txostena kontuan hartuta, batzarraren antolatzailea Batasuna da, eta horrek «ez du ahalmenik» ekimen publikoak egiteko. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
«Pregunto si dentro de 30 años podré optar de nuevo a este premio»
Ekonomia
Arrestan a 18 personas por «prácticas delictivas»en el puerto de Bilbo
Euskal Herria
Etxerat alerta en las calles de la «alarma roja» en las cárceles
Mundua
EEUU legaliza la tortura tras aprobar el Senado la Ley de Comisiones Militares
Euskal Herria
«Estamos trabajando para superar la actual situación de bloqueo»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss