GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-03
Berrehun emanaldi eskainiko ditu Topagunearen «Kultur Errota» zirkuituaren ekitaldi berriak
·Euskarazko kultura kontsumitzeko ohitura hedatzea du helburu ekimen horrek

BILBO

Topagunearen ‘‘Kultur Errota’’ izeneko zirkuituak 190 emanaldi eskainiko ditu aurten. Euskarazko kultur eskaintza aberastea du helburu ekimen horrek; alegia, euskarazko kultura kontsumitzeko ohitura sortzea eta kulturgileen ekoizpena sustatzea.

Bederatzigarren urtea du ikasturte berriarekin batera martxan jarri den «Kultur Errota» egitasmoak. Hala bada, dagoeneko egin dituzte lehenengo ekitaldiak Euskal Herriko zenbait herritan.

Sasoi bitan eskaintzen den egitarauak ­urtarriletik uztailera bitartekoa eta irailetik abendura artekoa­ ikuskizun mota asko eskaintzen ditu: musika (Txuma Murugarren, Mikel Errazkin & HF eta Jabier Muguruza...), helduentzako antzerkia (Hortzmuga, Gilkitxaro, Bikoteatroa eta Txirene...), umeentzako ikuskizunak (Zenbat Gara, Gorakada, Hankatxo, Irrintzi Txotxongilo Taldea, Atikus, Azika, Auskalo, Xilipurdi, Txan Magoa, Poxpolo eta Mokolo, Korri eta Xalto, Eriz Magoa, Zirika Zirkus...), ipuin kontalariekin jardunaldiak (Maite Franko, Pello Añorga, Gorringo, Koldo Amestoy...), bertso saioak (Xabier Amuriza, Trikuharri antzerki taldea, Oihane Enbeita, Onintza Perea eta Iratxe Ibarra), literatura emanaldiak (Patxi Zubizarreta, Leire Bilbao, Mugaldekoak, Harkaitz Cano), diaporamak (Gema Arrugaeta, Jon Arretxe, Josu Iztueta, Marron), beste askoren artean.

Urrirako Aretxabaleta,Aulesti, Derio,Arespaldiza, Ordizia, Irura, Zeberio, Zamudio, Laudio, Bilbo, Azkoitia,Erandio, Basauri, Atarrabia, Zaldibar eta Durangon iragarri dituzte emanaldiak. Hurrengo hitzorduak ostiral honetakoak dira: ‘‘Amama Pantxikaren altxor ezkutua’’ eramango du Zenbat Garak Aretxabaletara, eta ‘‘Txikira beti hordago!’’, Bertol Arrietak Aulestira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Aplicar la ley no es ceder ante la presión
Euskal Herria
Txapartegi identifica al jefe de los «peritos» como uno de sus torturadores
Ekonomia
Konsignaziodunen presidentea eta presidenteordea aske kargurik gabe
Jendartea
Los estadounidenses Fire y Mello se hacen con el Nobel de Medicina
Kultura
Igor Elortzak eta Unai Iturriagak ez dute joko 2006ko Bizkaiko txapelaren bila
Euskal Herria
La Audiencia Nacional autoriza que trasladen a De Juana a otro hospital
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss