GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-10-03
Konsignaziodunen presidentea eta presidenteordea aske kargurik gabe
Auzitegi Nazionalak aske utzi zituen atzo Bilboko Portuko Enpresa Zamaketari eta Konsignaziodunen Elkarteko presidentea eta presidenteordea. Biak, Sintrabi sindikatuko beste 16 lagunekin batera, Portuko tarifen sisteman ustezko delituzko ekimenak egiteagatik atxilotu zituzten. Atxiloketen aurka protesta egiteko lanuzte bat egin zuten atzo garraiolari autonomoek, eta, Sintrabi sindikatuaren arabera, %80k parte hartu zuten.

BILBO

Miguel Agirre Bilboko Portuko Enpresa Zamaketari eta Konsignaziodunen Elkarteko presidentea aske geratu zen atzo kargurik gabe eta fidantza ordaindu beharrik gabe, Juan del Olmo epaileak deklarazioa hartu ondoren. Halaber, Jose Mari Egurrola ordezkariordea aske geratu zen modu berean.

Ertzaintzak biak atxilotu zituen Auzitegi Nazionalaren aginduz, Bilboko Portuan ustez «delituzko ekimenak» egiteagatik, Sintrabi garraio-sindikatuko beste 16 lagunekin batera.

Elkarteak lehendakariaren eta lehendakariordearen atxiloketak salatu zituen «pertsona zintzoak eta zalantza gabeko ospe profesionalekoak» direlako.

Atxiloketa horien aurka protesta moduan, Bilboko Portuko garraiolarien %80k ­1.200 kamioi inguruk­ lana utzi zuten atzo, Sintrabik emandako datuen arabera. Garraiolariek hainbat bilera egin zituzten sarrera oztopatu gabe, baina atxilotutako kamioilariak aske geratu arte lanuztean jarraituko zutela adierazi zuten.

Portuko Aginteak, berriz, Bilboko Portua irekita egon zela eta bere zerbitzu guztiek ­zamaketa, atoiontziak, amarratzaileak, praktikoak edo garbiketa­ normal funtzionatu zutela adierazi zuen.

Itsasontzien sarrerak eta irteerak inongo arazorik gabe egin ziren, lanuztea errepideko garraioan aritzen diren autonomoek bakarrik egin zutelako. Errepidez atera ezin duen zama portuko biltegietan gordetzen ari dela eta oraingoz arazorik ez dagoela esan zuen Aginteak.

Bestalde, negoziazioa eta elkarrizketa bultzatu behar dela adierazi zuen: «Hainbat eragile oraingo sistema aldatzeko ahalegintzen ari gara lehia mahaiaren bidez».

«Neurrigabea»

Garraiolariek portuan mafiarik ez dagoela esan eta prezioen sistema babestu zuten, «bizitzeko prezio egokian eta sektoreak oro har dituen baldintza baino hobeetan» lan egitea ahalbidetzen duelako. Gainera, Bilboko Portuan lan egiten duten garraiolari guztiak legeztatuta daudela eta beharrezko paper guztiak dituztela esan zuten. Cebekek, berriz, «Konsignaziodunen eta zamaketarien buruen asmo zintzoa» zalantzan ez jartzeko eskatu zuen. Bilboko Portuan «legez kanpoko ekimen guztiak deageraraztea premiazkotzat»jo zuen enpresen erakundeak. Izan ere, haren esanetan, enpresen ekimena oztopatzen dute eta lehia mugatzen dute, eta, aldi berean, ekonomiarako funtsezkoa den erakunde bat kaltetzen du.

Bestetik, Jose Corres Portuko presidenteak epaitegien erabakiak «neurrigabetzat» jo zituen, tratu bera ematen dietelako Portuko sistema eraiki dutenei eta egoera horretan bizi behar duten enpresei. Corresen ustez, «estortsioa egiten duena eta pairatzen duena» bereizi behar dira.

Hiru sindikatuak, berriz, Auzitegi Nazionala desagertzeko eta atxilotuen errugabetasuna errespetatzeko eskatu zuen. Sindikatu horren arabera, epaitegien ekintzak arrazoi ekonomikoak ditu eta Sintrabiko buruek aspaldi utzi zioten autonomoen interesak babesteari. «Portuko sistema horretatik onura ateratzen dutenen ‘esku-makila’ izateagatik atxilotu dituzte», salatu zuen.

Egas sindikatuak ustezko delituak eta garraiolarien lan egiteko eskubidea ez direla nahasi behar nabarmendu eta Portuan garraiolariek egiten duten lana legezkoa dela esan zuen; tarifa «duina» kobratzeko eskubidea dutela adierazi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Aplicar la ley no es ceder ante la presión
Euskal Herria
Txapartegi identifica al jefe de los «peritos» como uno de sus torturadores
Ekonomia
Konsignaziodunen presidentea eta presidenteordea aske kargurik gabe
Jendartea
Los estadounidenses Fire y Mello se hacen con el Nobel de Medicina
Kultura
Igor Elortzak eta Unai Iturriagak ez dute joko 2006ko Bizkaiko txapelaren bila
Euskal Herria
La Audiencia Nacional autoriza que trasladen a De Juana a otro hospital
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss