GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-10-03
Iñaki Agirre, Arantxa Robles eta Mª Karmen Urteaga - LAB sindikatuaren izenean
Tontxu Camposek prekarietatea handitu du

Irailaren 1etik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Irakaskuntza publikoan 1.500 irakaslek egonkortasuna galdu dute, edo zehazkiago Tontxu Campos buru duen Hezkuntza Sailak egonkortasuna kendu die. Neurri honekin Tontxu Campos Sailburuak lortu duena zera da: 1.500 lagun hauen kontratuak okertzea, eta euren lan baldintzetan atzerapauso garrantzitsuak ematea.

Zergatik LABetik diogu Tontxu Camposek prekarietatea handitu duen?

Batetik, Tontxu Camposek kalitatezko lana zuten 1.500 lagun prekarietatera bidali ditu, ikasturtero ikastetxez aldatzera behartuz, ikastetxeetako irakasleen egonkortasuna maila gutxituz, eta ondorioz, hezkuntza kalitatea galduz.

Hezkuntza Sailak egonkortasun akordioan zeuden 1.500 irakasleei lana ziurtatzen zien akordioak irauten zuen bitartean. Eta horrela izan da bi hamarkada luzetan. Eskubide handiagoa zuen irakasle finko batek soilik ken ziezaiokeen lanpostua, eta hau gertatuz gero, esleipenetan beste lanpostua hartzen zuen. Orain, hau galdu egin da, eta hemendik aurrera urtero, ikasturte hasierako esleipenetara joan beharko dute lanpostua hartzera.

Ikasturte honetan, 4.600 irakasle interinok lanpostua lortu dute ikasturte osorako, baina egonkortasunik gabe. EAEko irakaskuntza publikoan dabilen irakasle kopurua 20.000 ingurukoa da, baina soilik 16.282 agertzen dira aurrekontuetan. Ikusten denez, 4.000 lanpostuko aldea dago aurrekontuetan agertzen den plantilatik lanean ari den plantilara. Horrela ez dago ikastetxeetako plantila egonkortzerik, horrela ez dago prekarietatea jaisterik.

Langileen egonkortasuna, ikastetxeetako irakasleen egonkortasuna eta hezkuntza kalitatea handituko dituzten neurrien garaia denean, Tontxu Campos aurkako norabiderantz abiatu da.

Bestetik Tontxu Camposek hartutako erabakiak 1.500 irakasle hauen lan baldintzetan atzerapauso garrantzitsuak ekarriko ditu.

LAB sindikatuan aspaldian hasi ginen aldarrikatzen lan baldintza berdinak irakaskuntza publikoan ari diren langile guztientzat, berauen artean ezberdintasun nabarmenak baitira, eta oso agerikoa denez, ordezkoak dira lan baldintzak murriztuagoak dituztenak. Egoera horretan logikoena zera zen: lan baldintzak berdintzea lan baldintza onenetan zeude- nekin, baina Tontxu Camposek beste logika erabiliz, neoliberala, lan baldintzak berdindu ditu baina okerren zeudenekin.

Baina zertan gertatu den lan baldintzen okertze hau?

Prestakuntzan: 150 orduko liberazioa baino handiagoko ikastaroetan ezin dezakete parte hartu, eta 150 ordu liberazio baino gutxiagokoetan %15eko kupoa gordetzen zaie.

Euskalduntzean: R ikastaroetan %10eko kupoa dute (hiruhileko 80 liberazio).

Pentsatzen dugu ordua iritsi dela jakiteko nolako hezkuntza langileria beharko dugun hurrengo urteetarako, eta horren arabera prestatu, eta presta- keta horretatik ezin dela kanpo geratu datozen urteetan irakasleriaren bizkarrezurra izango den kolektiboa.

Ikasketak egiteko lizentzia ordaindua eskatzeko eskubiderik ez.

Langileak betetzen dituen eginkizun edo lanpostuari zuzenean lotzen ez zaizkion ikasketak egiteko baimen ez ordaindua eskatzeko eskubiderik ez.

Nomina aurrerapenak eskatzeko eskubiderik ez (4.207 eurokoa, arrazoi ezberdinengatik, 9.015 ohiko etxebizitza eskuratzeagatik, 5.409 eurokoa ibilgailua erosteagatik).

Ikasturte osorako edo sei hilabeterako ordaindu gabeko baimena eskatzeko eskubiderik ez.

Urte sabatikoa eskatzeko eskubiderik ez.

Irailaren 1etik aurrera 4.600 irakasle baino gehiago lan baldintza hauetaz ezin profitatu, eta hauetatik 1.500ek kontratu txarragoak izango dituzte.

Guk uste dugu oraindik ere egonkortasuna berreskuratzea posiblea dela, baita irakaskuntza publikoko langile guztien lan baldintzak parekatzea ere. Gure ustez, hau guztia 2003tik luzapenetan dagoen akordioaren negoziazio integralean sartu beharra dugu, aldarrikatzen ari garen gainerako puntuekin batera, hots, 55 urtetik gorakoentzako murrizketak, ratioen jaitsiera, irakastorduen jaitsiera, figura berrien ezarpena ikastetxe guztietan, irakasle ibiltariak, eskola txikiekiko trataera, ordainsariak...

Hau guztia lortzea posiblea bezain beharrezkoa da EAEko irakaskuntza publikoan irakasleen egonkortasuna bermatu, langileen lan baldintzak ondu eta parekatu, finean, kalitatezko hezkuntza nahi badugu. Baina horretarako iragan ikasturtean hasitako salaketa ekimenei segida ematearekin batera, ezinbestekoa izango dugu bestelako bideak jorratzen hastea, presio neurririk gabe gure helburuak nekez lortuko baititugu.

Beraz, gure ustez egonkortasuna berreskuratzea posiblea da, akordio egokia erdiestea eskuragarria da, baina horretarako denon konpromisoak eta borrokarako prestutasunak nahitaezkoak izan behar dute. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Aplicar la ley no es ceder ante la presión
Euskal Herria
Txapartegi identifica al jefe de los «peritos» como uno de sus torturadores
Ekonomia
Konsignaziodunen presidentea eta presidenteordea aske kargurik gabe
Jendartea
Los estadounidenses Fire y Mello se hacen con el Nobel de Medicina
Kultura
Igor Elortzak eta Unai Iturriagak ez dute joko 2006ko Bizkaiko txapelaren bila
Euskal Herria
La Audiencia Nacional autoriza que trasladen a De Juana a otro hospital
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss