GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-03
Mendekoak zaintzeko euskal sistema publikoa eskatu dute
Mendekoen Arretarako Euskal Sistema Publikoaren aldeko plataformak sinadura bilketa hasi berri du. Helburu garbia dauka atzo abiatutako kanpainak: zaintza bereziak behar dituzten pertsonen zainduak izateko eskubidea aldarrikatzea batetik, eta historikoki eta kasik nahitaez emakumeak egin duen lan hori ikusaraztea, bestetik.

BILBO

Euskal Herriko hamaika gizarte eragile eta sindikatu biltzen dituen Mendekoen Arretarako Euskal Sistema Publikoaren aldeko plataformak helburu horren aldeko kanpaina hasi berri du. Sinadura bilketa bat izango da lehen pausoa, eta atzo agertu zituzten Bilbon kanpainaren nondik norakoak.

Azaldu zutenez, hainbat arrazoi dela-eta mendekotasun egoeran daudenen zaintza eta, oro har, gizarteak aurrera egiteko behar dituen zaintza mota guztiak «historikoki emakumearen bizkar joan dira, eta inongo errekonozimendurik gabe, gainera». Egungo gizarteak eskema berak izaten jarraitzen duela gaineratu zuten, «etxe bakoitzean besteak zaintzeko eta zerbitzatzeko emakume bat balego bezala». Horrek, plataformaren iritziz, ondorio garbiak dauzka. «Emakume batzuek beren bide profesionalari uko egin behar diote; beste batzuek etxean eta kanpoan lan egin behar izaten dute eta badira etxeko lan horiek egiteko lan-baldintza kaskarretan beste emakume batzuk kontratazen dituztenak ere».

Gaiak beste aurpegi bat ere badauka: zaindua izan behar duenarena. «Zaintza behar dutenek ingurukoen borondate onaren menpe egon behar dute edo, bestela, eta baliabide ekonomikoak izanez gero, zerbitzu horiek merkatuan erosi behar dituzte. Hartara, babesik gabeko egoerak ere ohikoak dira», agertu zuen plataformak.

Gaineratu zuenez, gizarte arazo horiek denak «modu orokorrean» landu eta konpondu behar dira eta hortik Mendekoen Arretarako Euskal Sistema Publikoaren aldarrikapena.

Sistema horren barruan, plataformaren iritziz, zerbitzu publikoak eta unibertsalak sortu behar dira; kalitatezkoak izatea bermatu behar da eta zaintza horiek behar dituztenen erabateko ongizatea izan behar dute helburu.

Horrez gain, sistema publiko horrek lan-baldintza duinetan lanpostuak sortzeko balio behar du, eta beren bizitzaren parte handia besteak zaintzen eman dutenen ibilbidea baloratzeko titulu profesionalak sortu behar dira. Horrek guztiak, plataformaren ustez, lana, kultura, gizartea eta bereziki hezkuntza bezalako arloetan sustatu beharreko neurri eraginkorrak behar ditu bidelagun.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Aplicar la ley no es ceder ante la presión
Euskal Herria
Txapartegi identifica al jefe de los «peritos» como uno de sus torturadores
Ekonomia
Konsignaziodunen presidentea eta presidenteordea aske kargurik gabe
Jendartea
Los estadounidenses Fire y Mello se hacen con el Nobel de Medicina
Kultura
Igor Elortzak eta Unai Iturriagak ez dute joko 2006ko Bizkaiko txapelaren bila
Euskal Herria
La Audiencia Nacional autoriza que trasladen a De Juana a otro hospital
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss