GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-10-03
- Izotz hockeya
Hormadik itxura negargarria eman du

BAIONA

Gaizki, oso gaizki doa Hormadi aurtengo denboraldian. Larunbat gauean 11-0 galdu zuen taldeak Grenobleren zelaian, eta itxura negargarria eman zuen. Liga hasiera ez zuen txarra izan, etxetik at berdinduz abiatu baitzen, baina ordutik partida guztiak galdu ditu, eta oso talde ahularen itxura ematen ari da.

Sei partidatan bost gol besterik ez du sartu; eta jaso, berriz, 32. Beraz, horrek garbi uzten ditu taldearen gabeziak. Gabezia horiek lerro guztiak harrapatzen dituzte. Bai atzealdea eta bai aurrealdea. Zaila da gol gehiago egin gabe irabaztea, baina horrenbeste jasota ere, ezinezkoa da garaipenik heltzea. Grenobeleren aurkako partidako emaitzak dena erakusten du. Zigor asko jaso zituzten aitzakiak ez du balio, hamaika gol jasotzen direnean, erruak albokoari pasatzea alferrikakoa baita. Dena dela, emaitza horiek ondoez handia sortu dute Hormadin, eta aldaketak izango dira.

Azkeneko emaitzak dena erakusten du; partida ikusi ez duen batek ere ederki igarriko luke gertatutakoa. Etxeko taldea jaun eta jabe izan zen hastapenetik, eta erasoak behin eta berriz heldu ziren euskaldunen ate ingurura. 3-0koarekin joan ziren atseden hartzera.

Bigarren zatian euskaldunek lehenean jarraitu zuten, ezin baitzuten etxekoen presioa gainditu, eta bigarren aldiz aldageletara joaterako beste hiru gol ere jasoak zituzten. 6-0ekoarekin dena erabakita zegoen, eta Hormadikoek ere horrela ikusi izango zuten, azkeneko zatia nahiko lotsagarria izan baitzen. Grenoblek nahi zuen guztia egin zuen, eta beste bost gol gehiago sartu zituen; azkenean 11-0koa jarri zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Aplicar la ley no es ceder ante la presión
Euskal Herria
Txapartegi identifica al jefe de los «peritos» como uno de sus torturadores
Ekonomia
Konsignaziodunen presidentea eta presidenteordea aske kargurik gabe
Jendartea
Los estadounidenses Fire y Mello se hacen con el Nobel de Medicina
Kultura
Igor Elortzak eta Unai Iturriagak ez dute joko 2006ko Bizkaiko txapelaren bila
Euskal Herria
La Audiencia Nacional autoriza que trasladen a De Juana a otro hospital
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss