GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-10-03
Nafarroak etxetik at garaipen handia lortu du
·Maulek etxean berdindu du Tyrosseren aurka, eta Donibane Lohizunek, galdu

BAIONA

Denetatik izan da Liga Federaleko Lehen Mailan. Hiru talde dira, eta garaipen bat, berdinketa bat eta porrot bat izan dira euskal taldeentzat amaitu berri den asteburuan.

Garaipena, eta handia gainera, Nafarroak eskuratu zuen Saint Paulen zelaian. Hori-gorriek 27 eta 23 menderatu baitzuten Landetako taldea. Gamaik eta Bizkaitxipik entsegu bana egin zuten, eta bi transformazio, hiru zigor-kolpe eta drop bat gauzatu zituen Zelanek.

Berdinketa, berriz, Maulek lortu zuen, 13-13 adostu baitzen Tyrosserekin. Etxeko berdinketa horrek garaipen zaporea utzi zien zuri-gorriei. Aurkaria iaz Pro 2 Mailan aritutakoa da, eta aurten berriro mailaz igotzeko faborito sendoetako bat da. Transformatutako entsegu bat, eta bi zigor-kolpe gauzatu zituzten euskaldunek.

Emaitzarik txarrena, dudarik gabe, Donibane Lohizunek batu zuen, 13 eta 22 galdu baitzuen Ortheseren aurka, baina etxean. Lapurtarrak ez dabiltza ongi liga hasiera honetan, eta bigarren fasea jokatzeko txartela lortu nahi baldin badute, esnatzen hasi beharra daukate, bestela, beranduegi izan baitaiteke. Ibarburuk egin zuen euskaldunen entsegu bakarra lehen zatiko azken segundoetan, eta Haisagerrek transformazio bat eta bi zigor-kolpe gauzatu zituen.

Sailkapenari begira jarrita, bosgarren multzoan, Nafarroa bigarren dago 7 punturekin; eta Maule, berriz, hirugarren 6rekin. Seigarren multzoan, Donibane Lohizune azken bigarren dago 5 punturekin.

Beste mailak

Bigarren Mailan, bi talde daude, eta hor bietako emaitzak izan dira, garaipen bat eta porrot bat izan baitira. Garaipena, eta garrantzitsua, Donapaleuk eskuratu zuen. Nafarroa Behereko taldeak orain arteko partida guztiak galdu zituen, eta horrelako garaipen baten premian zebilen. Jokalariek 23-13 hartu zuten mendean Soustons taldea. Tauzionek egin zuen euskaldunen entsegua, eta jokalari berak sei zigor-kolpe gauzatu zituen.

Bokalek, berriz, doi-doi galdu zuen SaintMedarden zelaian, 16 eta 13. Lasseronek egin zuen euskaldunen entsegu bakarra, eta Sistiagak transformazio bat eta zigor-kolpe bat gauzatu zituen. Capdupuyk, aldiz, zigor-kolpe bat gauzatu zuen talde euskaldunarentzat.

Hirugarren Mailan, euskal derbia jokatu zuten Baionan, Jean Dauguer zelaian, AS Baionako taldearen eta Hendaiaren artean, eta azkenean puntuak etxean geratu ziren, berde-moreek 22-8 irabazi baitzuten. Marmayou, Agerre eta Durand izan ziren hiriburuko taldeak egin zituen hiru entseguen arduradunak. Agerre gazteak, berriz, transformazio bat eta bi zigor-kolpe gauzatu zituen. Hendaiari dagokionez, Izagirrek lortu zuen zigor-kolpe bat eta talde osoak erasoko jokaldi batean, entsegua. AS Baionako talde historikoa aurten protagonista izaten ari da. Liga Federalera itzuli den urte honetan hasiera paregabea izateaz gain, berria aulkian baitago, bertan entrenatzailea baita Jean Michel Gonzalez, Avironen eta azkeneko urteetan Biarritzen jokalari eta kapitain izandakoa. Lapurdik eman duen jokalaririk handienetakoa da.

Hirugarren Maila honetan, beste emaitzak honako hauek izan ziren: Senpere 18 / Corraze-Nay 20; Mugerre 25 / Pont Long 9; Bardoze 11 / Lembeye 8; Villenauve de Marsan 25 / Angelu 21 eta Rion-des-Landes 23 / Larresoro 11.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Aplicar la ley no es ceder ante la presión
Euskal Herria
Txapartegi identifica al jefe de los «peritos» como uno de sus torturadores
Ekonomia
Konsignaziodunen presidentea eta presidenteordea aske kargurik gabe
Jendartea
Los estadounidenses Fire y Mello se hacen con el Nobel de Medicina
Kultura
Igor Elortzak eta Unai Iturriagak ez dute joko 2006ko Bizkaiko txapelaren bila
Euskal Herria
La Audiencia Nacional autoriza que trasladen a De Juana a otro hospital
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss