- Harri-zulatzaileak (Bakarkakoa)
Berridi izan da lehen kanporaketako onena
DONOSTIA
Berridik lortu zuen, herenegun, Iurretan, EuskalHerriko Bakarkako lehen kanporaketako markarik onena. Hiru kanporaketa jokatuko dituzte, eta amaieran, denetako hamar onenak izango dira finalean. Saio guztiak kontuan hartu, eta hamar markarik onenak lortutakoak sailkatuko dira, alegia.
Berridik, beraz, finalean izateko txartela eskuratu duela esan daiteke, bai eta bigarren amaitu zuenak ere, Aurrekoetxeak.
Askoren ustez, Berridi da txapela lortzeko faboritoetako bat. Denboraldi amaieran indartsu agertu da, eta Iurretako kanporaketan saio bikaina egin zuen, bigarren sailkatu Aurrekoetxeari zulo bateko aldea kendu baitzion.
Bigarren posturako lehia handiagoa izan zen Aurrekoetxearen eta Herbosoren artean, nahiz eta lehenengoak bi zentimetroko aldeagatik amaitu zuen bigarren postuan. Beste bi lehiakideak nahiko atzean geratu ziren.
Sailkapena
|