- Gizon-proba
Lopezek eraman du Euskal Herriko txapela
DONOSTIA
Juan Carlos Lopez arabarrak bereganatu du Euskal Herriko Gizon-proba Txapelketa. Iaz ere berak jantzi zuen txapela, eta aurten ere ez du hutsik egin, bera baitzen irabazteko faborito nagusia. Berak eraman du garaipena.
Sekulako jendetza batu zen Aizarnazabalen final hori zuzenean ikusteko asmoarekin. Bost kirolari neurtu ziren. Horietako lau bizkaitarrak ziren eta bat Arabakoa, eta herrialde horretara joan zen txapela. Euskal Herriko beste bost herrialdeek ez zuten ordezkaririk izan.
Egin beharreko lana ordu erdian 750 kiloko harria erabiltzea zen. Hamabosgarren minutuan, ordea, harria aldatu zuten; izan ere, bi kirolarik batera aritu behar baitzuten lanean, eta harrian ezberdintasunik izan ez zedin, denek denekin denbora bera izan zuten lanerako.
Lau zintaren aldea. Horixe egon zen Juan Carlos Lopezen eta Urperen artean; lehenengoaren eta bigarrengoaren artean, alegia. Hortik atzera, alde dezentea izan zen, hirugarrengoari, plaza bat eta zintza bateko aldea kendu baitzion Juan Carlos Lopez txapeldunak.
Sailkapena
|