GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-10-03
- Lau eta Erdia
Peñagarikano eta Retegi Bi, azken txartelaren bila

GASTEIZ

Gaur, zazpi eta erdietan banatuko dute, Atarrabiako udal pilotaleku zaharrean, aurtengo Lau eta Erdiko txapelketako azkeneko txartela. Aurrez aurre, ezaugarri oso ezberdineko bi pilotari arituko dira: Kepa Peñagarikano atzelari beizamarra eta Julen Retegi aurrelari iruindarra.

Printzipioz, partidak ez du faborito garbi-garbirik gaurko. Berez, atzelari gipuzkoarrak askoz ere esperientzia handiagoa dauka buruz buruko partidetan ­iaz txapelketa bikaina egin zuen kantxa osoan, eta Martinez de Irujo txapeldunari lan handia eman zion­ baina ikusteke dago dohainak kaiola barruan moldatzeko gai izango ote den. Atzelaria izanda, sake bikaina dauka Beizamakoak, eta horixe izan daiteke bere armarik onena.

Julen Retegi, berriz, bere bigarren aukera handiaren aurrean dago. Ezustean Buruz Burukoa jokatzeko aukera eman zioten, baina pattal aritu zen Urberuagaren aurka. Berriro ere txapelketa handi baten atarian jarri du enpresak, eta Lau eta Erdian hobeto moldatzea espero du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Aplicar la ley no es ceder ante la presión
Euskal Herria
Txapartegi identifica al jefe de los «peritos» como uno de sus torturadores
Ekonomia
Konsignaziodunen presidentea eta presidenteordea aske kargurik gabe
Jendartea
Los estadounidenses Fire y Mello se hacen con el Nobel de Medicina
Kultura
Igor Elortzak eta Unai Iturriagak ez dute joko 2006ko Bizkaiko txapelaren bila
Euskal Herria
La Audiencia Nacional autoriza que trasladen a De Juana a otro hospital
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss