|
|
|
|
|
Lau asteko gerra zikina iragarri da Brasilgo bozketen emaitzen ostean
Lulak irabazi du, baina garaipenak porrotaren usaina daukala dirudi, eskuinekoen poza ikusita. Urriaren 29an egingo dute Brasilgo presidente berria aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzulia. Ordura arte kanpaina osoan gertatu bezala, azken egunetan batez ere, gerra zikina, bertako begiraleek eta hedabideek jakinarazi dutenez. PT alderditik alde egin zutenen esku egon daiteke azken erabakia.
|
DONOSTIA Kanpainaren azken egunetan ezagutarazi zuten «dosierraren eskandaluak» sekulako kaltea egin dio Lula presidenteari, eta begirale batzuek uste dute hemendik aurrera ere egingo diola, bai atzo hasi zen bigarren itzulirako kanpainan, bai Presidentetzari eustea lortzen badu legealdi berrian.Salaketen arabera, PT Langileen Alderdiko kide batzuek sei lagun atxilotu dituzte, operaziorako 800.000 dolar zutela Geraldo Alckmin hautagai kontserbadorea ustelkeriarekin nahasten duen materiala erosi nahi zioten Luis Antonio Trevisan enpresariari. Baina harrapatu egin dituzte. Eskuinak, jakina, Lularen aurka erabili du eskandalua. Eta oso ondo, gainera, emaitzak ikusita: Sensus institutuak kanpainako azken astean egindako inkesta baten arabera, Lulak botoen %51 lortuko zuen, eta Alckminek %27,5; baina eskuineko hautagaiak ia %42 eskuratu du azkenean. Bestalde, PT-tik alde egin eta hauteskundeetara aurkeztu diren bi hautagaiek ere inkestek zioten baino gehiago lortu dute: Heloisa Helenak botoen %6,85 eta Cristovam Buarque ministro ohiak %2,68; hau da, %9,53 bien artean, bederatzi milioi bototik gora. Hautagai horiei joan den igandean botoa eman zietenen esku egon daiteke urriaren 29ko erabakia. Lulak eta PT alderdiak orain lau urte lortu zuten garaipenak sekulako ilusioa eta itxaropenak eragin zituen Brasilen. Baina orduan agindutako gauza asko ez ditu bete presidenteak, Parlamentuko bi ganbaratan zegoen indar banaketaren ondorioz eta «merkatuak» ezarri dizkion mugengatik. Ilusio haiek desilusio bihurtu ziren brasildar askorentzat, eta PT alderditik alde egin zuten bi hautagaiek sekulako boto kopurua lortu dute. Heloisa Helenak esan duenez, ez dute bat egingo ez Lularekin ez eskuinarekin. Brasilgo Ganbaretako egoera ez da hobetu Lula presidentearentzat. Senatuko 81 eserlekuetako 27 berritu ziren joan den igandean, eta PTk bat galdu du, oposizioko alderdiek gora egiten zuten bitartean.
Kongresua ala azoka?
513 eserleku dituen Kongresuan, berriz, PT bigarren indarra da, 82 diputaturekin. Orain arte Lularen Gobernuarekin bat egiten duten alderdi politikoek (batzuk, eskuinekoak) 223 diputatu besterik ez dute lortu, gaur egun baino 34 gutxiago. Beraz, urriaren 29an irabaziz gero, sekulako arazoak izango lituzke Lulak bere proposamenak aurrera ateratzeko. Brasilgo hauteskundeak oso garrantzitsuak dira Latinoamerika guztiarentzat. Horregatik, presidente batzuek bat egin zuten kanpainan Lularekin (Argentina, Venezuela eta Perukoak), bere porrotak besteren artean Mercosur proiektuaren gainbehera ekarriko luke-eta.
Lula promete debates con Alckmin
SAO PAULO El presidente reconoció ayer que le hubiera gustado ganar en la primera vuelta. Durante su primera comparecencia ante los medios tras conocerse el resultado de los comicios, auguró una campaña «justa, verdadera», frente al candidato del Partido Social Demócrata Brasileño (PSDB), Geraldo Alckmin, y prometió su presencia en los debates. En una reunión celebrada horas antes de su rueda de prensa, Lula había lamentado la «avalancha de errores» cometidos por el PT durante la campaña y dijo que intentará intervenir en la crisis que se abatió sobre esa formación política en las últimas tres semanas, según informó la agencia cubana Prensa Latina. Lula fue muy criticado por no asistir a los debates electorales frente al resto de candidatos y algunos analistas apuntan a que su ausencia fue una de las causas de su descenso en las últimas encuestas sobre las intenciones de voto. «Vamos a poder debatir los problemas de Brasil, lo que hacemos y lo que queremos hacer», explicó. Para él, «la segunda vuelta viene a consolidar a un candidato y se hace más previsible para el elector tomar su decisión. Va a ser una segunda vuelta interesante, esclarecedora». Ante las preguntas sobre si está arrepentido de no haber acudido a los debates, Lula dijo que «si tuviera una bola de cristal» que le anunciara qué hacer para ganar votos, «haría todo aquello con lo que ganase votos». Insistió en que «el tipo de debate» de la segunda vuelta, entre dos candidatos, «es más esclarecedor para la sociedad». El candidato conservador Geraldo Alckmin posó para los fotógrafos mucho antes que el del PT. Afirmó que «Lula dejó pasar la oportunidad. El pueblo se la dio y dejó pasar la oportunidad de hacer crecer más a Brasil, de dar un ejemplo ético. Creo que ahora vamos a tener nuestra oportunidad de poder trabajar por el país».
|
|
|
| |
|
|
|
|
|