GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-03
Gazteen hitza eta erabakia bideratzeko helburua du Gazteriaren II. Biltzarrak
Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak lau hilabete bete dituenean, Gazteriaren II. Biltzarra antolatzeari ekin dio. Bilkura azaroaren 18an izango da Andoainen, baina gazteen parte-hartzea sustatzeko xedez, herriz herri egingo dituzten mintegiez eta ekarpen foroaz osatutako prozedura martxan jarriko dute, atzo jakitera eman zutenez.

DONOSTIA

Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua (EHGK) maiatzean sortu zuten Euskal Herriko gazteriaren bilgunea bilakatzeko helburuarekin. Orain, lau hilabeteko lanaren ostean, Gazteriaren II. Biltzarra prestatzen ari dira. Biltzar horren nondik norakoak aurkezteko agerraldia egin zuten, atzo, Aitziber Perez eta Alex Marañon bertako koordinatzaileek.

Gazteriaren Biltzarra An- doaingo Bastero kulturgunean izango da aurten, azaroaren 18an, eta koordinatzaileen esanetan, hainbat eremutan gazte ikuspegitik dauden gabezien inguruan eztabaidatu eta horiei aurre egiteko beharrezkoak diren egitasmoetan adostea izango du helburu.

Eztabaidak hiru atal izango ditu. Lehen zatia ekintzarako plana izango da; bertan, hainbat eremutan dauden beharrak identifikatu eta gazteriarentzat nahitaezkoak diren egitasmoak hitzartuko dituzte. Bigarre- nean, eskubideak izango dira mintzagai; Gazteriaren Eskubideen Kartan jasotzen direnak bermatzeko beharrezkoak diren neurriez arituko dira. Azkenik, sortu beharreko bitarteko komunak zehaztuko dituzte.

Biltzarra «gazteen hitza eta erabakia bermatzeko erabakigune nagusia» dela uste dute koordinatzaileek, eta han hartuko dituzten erabakiak kudeatzeko eta garatzeko konpromisoa berretsi zuten atzo.

Haien arabera, biltzarrak lau oinarri ditu: gazteriaren erabakigune eta eztabaidagune nagusi izatea; gazteen instituzio erabakitzailea izatea; gazteen hitza eta erabakia bideratzeko tresna izatea eta gune irekia eta parte-hartzean oinarritua izatea.



Parte-hartzea helburu

DONOSTIA

Euskal gazteriaren parte-hartzea errazteko helburuarekin, hiru mugarriz osatutako prozedura abiatu du Gazteriaren Kontseiluak. Lehena herriz herri egingo dituzten mintegietan datza. Euskal Herri osoko ia 40 herri, auzo eta unibertsitatetan egingo dituzte mintegiak, eta gazteriarengana hurbiltzeko xedea dute. Bigarren mugarria ekarpen foroa izango da: www.gazteriarenkontseilua.org/foroa helbide elektronikoan edozein gaztek bere ekarpena egin dezake. Azaroaren 18ko Gazteriaren Biltzarra izango da azken mugarria, eta Euskal Herriko gazte guztiak daude bertara joateko gonbidatuak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Aplicar la ley no es ceder ante la presión
Euskal Herria
Txapartegi identifica al jefe de los «peritos» como uno de sus torturadores
Ekonomia
Konsignaziodunen presidentea eta presidenteordea aske kargurik gabe
Jendartea
Los estadounidenses Fire y Mello se hacen con el Nobel de Medicina
Kultura
Igor Elortzak eta Unai Iturriagak ez dute joko 2006ko Bizkaiko txapelaren bila
Euskal Herria
La Audiencia Nacional autoriza que trasladen a De Juana a otro hospital
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss