GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-03
Aurreikuspenak bete dira Oiartzungo Kilometroetan
·Igandeko edizioa oso positibotzat jo dute antolatzaileek, eta erakin berria izango dutela baieztatu dute

OIARTZUN

Oso positiboa. Hori da Haurtzaro ikastolako ikasle, irakasle, guraso eta langileek igandean ospatutako Kilometroen inguruan aho batez egiten duten balioespena. Ainara Artolak, Kilometroen koordinatzaileak, GARAri azaldutakoaren arabera, aurreikuspen guztiak bete dira.

Kilometroen aurtengo edizioko berritasun nagusia berriz ere erabil daitezkeen edalontziak izan dira, eta antolatzai- leen arabera, «primeran» funtzionatu dute. «Herria, gaur [atzogatik] garbi-garbi dago; gezurra dirudi atzo milaka eta milaka lagun Oiartzunen egon zela», nabarmendu du Artolak.

Garraioari dagokionez, antolatzaileek esker ona azaldu nahi izan diete, Oiartzunera garraio publikoan joan ziren guztiei, antolatzaileen arabera gehiengoa izan baitzen. EuskoTrenek prentsa adierazpen baten bidez jakinarazi duenez, 22.000 pertsona inguru bertaratu zen haien zerbitzuak erabiliz Oiartzunera. Hala eta guztiz ere, Kilometroetara autoz joan zirenek ere ez zuten inolako arazorik aurkitu, aparkalekuak nahikoak izan zirelako.

Egitarau osoa bere horretan mantendu zela gogorarazi dute antolakuntza lanetan ibilita- koek; horrelako egitarauetan ohikoak diren ustekabeek ez zuten tarterik eduki Oiartzunen.

Bestetik, atzo notario aurrean egindako zozketen berri eman zuten antolatzaileek. Auto zozketaren zenbaki saritua 24.535 izan da; eta sarrera postuetako laguntza bonuen zenbakia, berriz, 21.722. Zozketa horren irabazleak Mediterraneoan barrena itsas bidaldi bat eskuratuko du.

Jaialdiaren ajea behin pasatuta, lortutako diruarekin Haur- tzaro ikastolarako eraikuntza berria eraikitzen hasiko direla azaldu du Ainara Artola koordinatzaileak. Eraikuntza handitzeaz gain, jantokiaren gaitasuna hirukoizteko bitartekoak sostengatuko dituzte.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Aplicar la ley no es ceder ante la presión
Euskal Herria
Txapartegi identifica al jefe de los «peritos» como uno de sus torturadores
Ekonomia
Konsignaziodunen presidentea eta presidenteordea aske kargurik gabe
Jendartea
Los estadounidenses Fire y Mello se hacen con el Nobel de Medicina
Kultura
Igor Elortzak eta Unai Iturriagak ez dute joko 2006ko Bizkaiko txapelaren bila
Euskal Herria
La Audiencia Nacional autoriza que trasladen a De Juana a otro hospital
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss