GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-04
Gaztetxoentzako obrak idatzi dituzte Aristik eta Elorriagak
Pako Aristik eta Unai Elorriagak irakurle gaztetxoentzako liburuak kaleratu dituzte Elkarrekin. Lehenak «Txabola terapeutikoa» lana idatzi du, ume baten eta aitona-amonen arteko harremanari buruz. Elorriagak, berriz, «Vredaman»go Tomas berreskuratu eta haurrentzako bere lehenengo obra idatzi du.

BILBO

Elkarrek bi proposamen berri dakartza udazken honetan hamar eta hamabi urtetik gorako irakurleentzat.

Pako Aristik belaunaldi ezberdinen arteko komunikazioaren aldeko aldarrikapena egiten du ‘‘Txabola terapeutikoa’’ liburuaren bitartez, eta umeen gainean dagoen «gehiegizko didaktismoari eta dirigismoari» kritika zuzentzen die.

Oihana da Aristik idatzi duen narrazioaren protagonista. Neskatoa gaixo dago eta aitona-amonen baserrira bidaltzen dute gurasoek sendatzera. Egileak azaldu duen bezala, «aste baten kronika da».

Aitonarekin batez ere, oso harreman handia izango du haurrak. Helduak bere berdina bezala tratatzen du; ez du ume baten moduan ikusten. Hala, Oihanak agureak esaten dizkion hainbat gauza bere modura ulertuko ditu.

Aristi Bilbon izan zen atzo bere liburua aurkezten. Umeen mundua erabat arautua dagoela kritikatu zuen: telebistaren aurrean zenbat ordu egon behar duten esaten zaigu, zer komeni zaien jatea, zer ezin duten jan, «etengabe kaleratzen dira estatistikak». Haur batek beste bati ostikada bat ematen badio, psikologo batek umeari buruzko irakurketa egingo duela aipatu zuen. Gurasoek seme-alaben bizitzan duten «gehiegizko presentzia» ere ez du gustuko: «Itogarria da». Horregatik, Oihanaren gurasoak ez dira agertzen ‘‘Txabola terapeutikoa’’n. «Letxe txarrez egindako zerbait da, protesta modura».

Estiloari dagokionez, elkarrizketa hutsa da. Irakurlearen parte-hartzea bilatu du egileak apustu narratibo horrekin.

Jokin Larrearen marrazkiek lagunduta plazaratu duElkarrekAristik 8 urtetik 80 urtera arteko irakurleentzat gomendatzen duen liburua.



«Vredaman»go Tomas protagonista

BILBO

Unai Elorriagak umeentzako lehen liburua du ‘‘Matxinsaltoen belarriak’’.

Elorriagaren esanetan, ipuin bat baino gehiago «esperimentu bat» egin du. ‘‘Vredaman’’ bere azken eleberritik ateratako pertsonaia (Tomas) bat da ‘‘Matxinsaltoen belarriak’’ laneko protagonista. Umearen ikuskerari eman dio lehentasuna.

Tomasek bizi dituen egoerak eta horien gainean dituen pentsamenduak aurkezten ditu Elorriagak orriz orri. Anekdotaz anekdota, irakurlea pertsonaiaren psikologiara eramango du liburuak kasik konturatu gabe.

Lan horretan egiten diren aipamen anitz helduek bakarrik ulertuko dituztenak dira. Hala ere, umeak bere interpretazioa aterako du hortik; heldu batek egin ezin duen irakurketa, alegia. Normalean, haur literaturak aipatzen ez dituen gaiak agertzen dira; heriotza da horietako bat. Espainiar Literatur Sariaren irabazleak dioenez, amaiera ere zertxobait gogorra da. Elorriagak frogatu nahi du nagusientzako literatura ona haurrentzako literatura ona izan daitekeela.

Irudiak Eider Eibarrenak dira. Testuan agertzen ez diren elementuak erantsi dizkie ilustrazioei, eta narrazioa bera aberastu du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«No la voy a dejar»
Euskal Herria
Blair aconseja a Zapatero mantener la «determinación» si quiere «tener éxito»
Ekonomia
Fallece un albañil al caer por el hueco de la escalera de una obra en Orduña
Jendartea
En prisión preventiva por intentar arrojar a su esposa por la ventana en Urnieta
Jendartea
El decreto de Lakua prevé 60 canales locales de televisión digital terrestre
Euskal Herria
Confirman la extrema debilidad de De Juana y su disposición a seguir
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss