GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-04
«Aberasgarria eta dibertigarria da taldean liburuei buruz solastatzea»
«Irakurtzea ariketa bakarti eta librea da. Barne bidaia. Nahi duzun obra hautatu eta zure baitan bilduta hausnartzen duzu. Horregatik da aberasgarria taldean elkartu eta liburuen inguruan aritzea. Bakoitzak bere galdera, zalantza eta sentipenak adieraztea». Hala uste du Maite Gonzalez Esnal idazle eta itzultzaileak, Hondarribiko irakurketa lantegiko gidariak. Gisa horretako ekimen anitz egiten da Euskal Herrian, literatura jendearengana modu dibertigarrian hurbiltzeko asmoz.

DONOSTIA

Maite Gonzalez Esnal idazle eta itzultzaileak euskal literaturan barrena bidaiatu nahi duten txinguditar guztiak gonbidatzen ditu hamabostean behin 15.30etik 17.00etara eginen duten Hondarribiko irakurketa lantegira. Programa aberatsa prestatu du: gaur-gaurko lanak aukeratu ditu, baina ez du aurrekoek egindakoa ahaztu, ona iruditzen baitzaio lehengo testuak ezagutzea literaturan murgiltzeko. «XX. mende hasieran, esaterako, ahots aberasgarriak daude, historia eta giro baten berri ematen dutenak. Estilo batetik bestera egingo dugu jauzi, lehengoa eta oraingoa nahasiko ditugu», azaldu du. Eta altxor guztien artean Auspoa saila nabarmendu du.

Orain arte gaztelaniaz egin izan ditu Gonzalez Esnalek horrelako ekimenak, eta arrakasta ikusita, euskaraz saiatzea erabaki du. «Ez dela irakurtzen esaten da, baina irakurketa ez da sekula gehiengoaren kontua izan. Beraz, zergatik espero dugu orain izatea? Material aberatsa eta ona daukagu eskuragarri, eta beste hizkuntzetan sortutako obrez euskaraz ere goza dezakegu. Zoragarria da, adibidez, Annie Ernaux idazle frantsesaren liburuak euskaraz irakurtzeko aukera izatea». Edertasuna erakusteko bide ugari dagoela uste duen arren, literaturak badu Gonzalez Esnalen ustez balio erantsirik, euskara duelako adierazpide.

Oztopo psikologikoa

Gaztelaniazko lantegian euskaldun asko ikusi duela aipatu du itzultzaileak. «Euskaraz irakurtzeko oztopo psikologikoa dago, baina eragozpen hori ohitura faltak sortua da eta ekinez gainditzen da. Beste hizkuntzetan trebatzen dena pixkanaka euskarara ere inguratuko dela iruditzen zait».

Literaturara hurbiltzen ez denak gozagarri bat galtzen duela sentitzen du Gonzalez Esnalek. Baina ez daki ona ote den ideia hori hainbestetan errepikatzea, askatasun ariketa baita irakurtzea. «Aldartearen arabera liburu bat edo bestea hautatzen duzu, nahi duzunean ixten duzu, eta aspertzen bazara, utzi. Horrek balio handia du. Garai batean debekatu ere egin zuten bakarrik irakurtzea, bakoitzak egin zezakeen barne bidaiaren beldur zirelako».



Gure kultura, mundura

DONOSTIA

Euskal literaturaren inguruan galdetuta, honakoa erantzun du Gonzalez Esnalek: «Daukadan adinagatik izango da beharbada, baina atzera begiratu eta zera pentsatzen dut: ‘Noraino iritsi garen! Nork esan zezakeen!’. Gai eta estilo ugari dago eta badago non aukeratu». Puntu ahulik ere ikusten du itzultzaileak: «Editoreak eta idazleak kezkatuta daude liburu gutxi saltzen delako. Bestalde, kultura munduari erakusteko tresnak sendotu behar direla iruditzen zait, beste herrietan egiten ari diren bezala. Albiste ona da Bernat Etxepare Euskal Kultura Kanporatzeko Institutua eratuko dutela jakitea».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«No la voy a dejar»
Euskal Herria
Blair aconseja a Zapatero mantener la «determinación» si quiere «tener éxito»
Ekonomia
Fallece un albañil al caer por el hueco de la escalera de una obra en Orduña
Jendartea
En prisión preventiva por intentar arrojar a su esposa por la ventana en Urnieta
Jendartea
El decreto de Lakua prevé 60 canales locales de televisión digital terrestre
Euskal Herria
Confirman la extrema debilidad de De Juana y su disposición a seguir
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss