GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-04
Haize bolada bortitzek arazoak sortu zituzten
120 kilometro orduko haize boladek arazo ugari sortu zuten atzo, Lapurdin eta Nafarroa Beherean. Bi probintzietako zenbait herritan eta hiritan argindarrik gabe egon ziren goizean, baina egunez konpontzen ibili ziren. France Telecom-eko ehunka abonatuk telefonorik gabe egon beharko dute lau edo bost egunez.

BAIONA

Goizeko bost eta erdietan, Lapurdiko kostaldean bizi den jende gehiena haizearen eta euriaren zaratak esnatu zituen. Baionako, Angeluko eta Biarrizko suhiltzaileek 50 irteera baino gehiago egin behar izan zituzten haizeak sortutako arazoak konpontzeko. 120 kilometro orduko abiadura izatera ailegatu zen haizeak zuhaitzak sustraitik atera zituen; adarrak eta etxeetako teilak hegan eraman zituen eta elektrizitate zutoin bat baino gehiago bota edo hondatu zuen.

2.500 etxe baino gehiago argindarrik gabe egon ziren atzo, Ipar Euskal Herrian. Haize bolada bortitzenak BABn gertatu baziren ere, argindar mozketa gehienak barnealdean izan ziren. Horiek hala, Milafranga, Bastida, Urketa, Izturitze, Hazparne, Beskoitze eta Bidaxune izan ziren kaltetuenak. Kostaldean ere arazoak izan ziren argiarekin; batez ere, Urruña eta Ziburu aldean. Azken herri horretako Itsas lizeoa eta Piarres Larzabal kolegioa argindarrik gabe egon ziren goizean, baina eskolak ematen jarraitu zuten. Argi mozketak egunean konpondu zituzten.

Batez ere BAB aldean haizeak sortu zituen telefono lineen mozketak ez dira argindar arazoak bezain arin konponduko. France Telecom-ek esan duenez, Akitanian izan diren arazo guztiei aurre egiteko baliabide askirik ez dute; ondorioz, konponketak Landetan hasiko dira eta Euskal Herrian lau edo bost egun itxaron beharko dira.

Meteo Francek atzo eguerdi arte alerta laranja ezarri zuen Euskal Herrian eta Akitaniako kostaldean. Arratsaldean 60 eta 70 kilometro orduko haize bortitzak eta ekaitzak izan baziren ere, egoera asko baretu zen.



Trenbidea itxi zuten

HENDAIA

Haize boladek kostaldeko trenbidean ere arazoak sortu zituzten atzo. Hendaia eta Paris arteko linea zenbait orduz itxi zuten. EDFko hari elektriko bat hautsi zuen haizeak, eta trenbideko linea katenaria baten gainera erori zen. Hura ere hautsi zen, horren ondorioz, trenbidearen horniketa elektrikoa moztu zen. Arazoa Hendaiako Abadia eremuaren eta Donibane Lohizuneko geltokiaren artean gertatu zen goizeko zazpi eta erdietan. Langileak berehala tokira bertaratu ziren, eta hamaikak baino lehen arazoa konpondu zuten. Hala ere, trenek ordu erdiko eta ordubeteko atzerapenak izan zituzten atzo goizean.



Casi mil clientes vizcainos de Iberdrola se quedaron sin suministro eléctrico

BILBO

Las fuertes rachas de viento que llegaron a alcanzar 124 kilómetros por hora en puntos del litoral, como cabo Matxitxako, según el Centro Meteorológico del País Vasco, provocaron la caída de ramas al tendido eléctrico que dejaron sin suministro a casi mil clientes de Iberdrola.

Los cortes de luz afectaron a viviendas de Getxo, Mungia, Errigoiti, Muxika, Bakio y Karrantza. Según informó Iberdrola, todavía a las 11.00 de ayer casi 900 clientes permanecían sin corriente eléctrica, cifra que se rebajó hasta 500 una hora más tarde. A las 13.00 ya se había resuelto el problema en Karrantza y eran algo más de 300 los domicilios sin luz, situados en puntos concretos de Getxo y los pequeños municipios del interior.

Iberdrola esperaba restablecer el sumnistro en todo el herrialde a lo largo del día. El sindicato EHNE, por su parte, confirmó que, a primera hora de la tarde, seguían sin suministro eléctrico en Bizkaigane, Errigoiti y en el barrio Ibarruri de Muxika. También recordaron a los usuarios que tienen la posibilidad de presentar reclamaciones en caso de pérdidas por productos cuya conservación depende del suministro eléctrico.

Por otra parte, según informó el Departamento de Interior de Lakua, el viento ocasionó durante la madrugada varias incidencias y cortes puntuales en algunos puntos de la red secundaria de carreteras, con motivo del numeroso ramaje caído sobre la calzada. En la subida a Sollube, desde Bermeo, cayó un árbol y en el parque de Doña Casilda, en Bilbo, también fue arrancado un árbol centenario por efecto del fuerte viento.

En Lekeitio los anemómetros registraron vientos de 118 kilómetros por hora hacia las 5.50 de la madrugada, mientras que en Zumaia la velocidad alcanzada fue de 100 kilómetros por hora. Igeldo registró vientos de 90 kilómetros, en el aeropuerto de Loiu alcanzaron los 83 kilómetros y en Gasteiz, 67. En la mar los vientos llegaron a registrar fuerza ocho.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«No la voy a dejar»
Euskal Herria
Blair aconseja a Zapatero mantener la «determinación» si quiere «tener éxito»
Ekonomia
Fallece un albañil al caer por el hueco de la escalera de una obra en Orduña
Jendartea
En prisión preventiva por intentar arrojar a su esposa por la ventana en Urnieta
Jendartea
El decreto de Lakua prevé 60 canales locales de televisión digital terrestre
Euskal Herria
Confirman la extrema debilidad de De Juana y su disposición a seguir
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss