GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-04
Errausketaren alde duten «burugogorkeria» salatu du Batasunak

DONOSTIA

Jose Joan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Odon Elortza Donostiako alkateak errausketaren alde duten jarrerak bi agintari horiek «burugogorrak» direla adierazten duela esan zuen atzo Batasunak. Gainera, gehiengoaren iritziaren gainetik, «inposaketaren bidea hautatu» dutela salatu zuen.

«Gipuzkoan egin dituzten herri galdeketek, inkestek eta bestelako ariketek garbi erakusten dute errauste-planten aurkako iritzia oso hedatuta dagoela. Gipuzkoarren %65 inguru azaldu dira aurka», esan zuen. Iritzia hori izanik, herritarren erabakia errespetatzeko eskatu zuen Batasunak, eta zubietarrak ere errausteko plantaren kontra daudela nabarmendu zuen. Hori adierazi zuen planta Zubietan jartzeko proposamenari buruz.

Zaborrak errauts bihurtzea irtenbidea baino areago arazoa dela esan zuen Batasunak, eta alternatiben artean, biometanizazioaren eta konpostatzearen alde azaldu zen, «erraustea baino merkeagoak, garbiagoak eta arriskurik gabekoak» direlako.

Beste alde batetik, Zubietako Gainetan planta ipintzeko proposatu dutela-eta, Luis Mari Oiarbide Garapen Iraunkorreko foru diputatuak atzo adierazi zuen Donostiako alkatetzaren erantzuna izateko goizegi dela, eta presioa ez egitearen alde azaldu zen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«No la voy a dejar»
Euskal Herria
Blair aconseja a Zapatero mantener la «determinación» si quiere «tener éxito»
Ekonomia
Fallece un albañil al caer por el hueco de la escalera de una obra en Orduña
Jendartea
En prisión preventiva por intentar arrojar a su esposa por la ventana en Urnieta
Jendartea
El decreto de Lakua prevé 60 canales locales de televisión digital terrestre
Euskal Herria
Confirman la extrema debilidad de De Juana y su disposición a seguir
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss