GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-04
AHTren aurka kontrainformazioa emango dute
·Informazio handiagoa izateak kontrako iritzia areagotzen du, AHT Gelditu! Erkarlanaren ustean

BILBO

Hainbat gobernuk informatzeko borondaterik ez dutela ikusita, AHT Gelditu! Elkarlanak kontrainformazio kanpaina bat abiatuko du, auzo eta herrietara heltzeko asmoz, gizarteak Abiadura Handiko Trenak zer ekarriko duen jakin dezan. Hori adierazi zuten, atzo, AHT Gelditu! Elkarlaneko kide Carlos Ruizek eta Jon Artetxek, Bilboko Plaza Biribilean oinezkoei informazioa banatzen zieten bitartean.

«Informazio eman beharrean, publizitate kanpainak antolatzen dituzte paper gainean, eta AHTk errepidean den kamioi kopurua murriztuko duela, errepidez bidaiatzen duen bidaiari kopurua murriztuko duela edo AHTk energia aurrezten duela esaten dute», esan zuten.

Bestetik, Lakuako Gobernuaren Lurranek, azpiegiturak eragindako lurzoru keltetuen bitartekaritza-bulegoa, «eraginkorra» ez dela salatu dute, eta era berean, «baserritarrei egindako kalteak» ez dituela konpontzen esan dute. «Abiadura Handiko Trenaren egitasmoaren egia azaleratu, gizarteak begi onez ez duela ikusten erakutsi eta informazio, eztabaida eta herri-erabakitze prozesua aldarrikatzeko, Legutianon igandean 12.00etan izango den manifestaziora deitzen dugu», adierazi zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«No la voy a dejar»
Euskal Herria
Blair aconseja a Zapatero mantener la «determinación» si quiere «tener éxito»
Ekonomia
Fallece un albañil al caer por el hueco de la escalera de una obra en Orduña
Jendartea
En prisión preventiva por intentar arrojar a su esposa por la ventana en Urnieta
Jendartea
El decreto de Lakua prevé 60 canales locales de televisión digital terrestre
Euskal Herria
Confirman la extrema debilidad de De Juana y su disposición a seguir
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss