GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-04
Espetxe gaietako eskumena ez ematearen alde da PSOE
Gobernu espainola espetxe gaietako eskumena ez ematearen aldekoa dela berretsi zuen atzo PSOEko Politika Autonomikoko idazkari Alfonso Peralesek. Gernikako Estatutuak eskuduntza hori jasotzen duela aitortu zuen arren, Kataluniako esperientziak arrakastarik ez duela izan esan zuen kartzelen ardura aldatzeari uko egiteko.

MADRIL

PSOEko Politika Autonomikoko idazkari Alfonso Peralesek argi utzi zuen atzo Gobernu espainola ez dela espetxe gaietarako eskumena ematearen aldekoa. �Erkidego autonomo batek ez du sekula espetxe kudeaketaren gaineko erabateko eskumena izango�, esan zuen Radio Euskadin eginiko elkarrizketan. Joan den irailaren 27an, Lakuak espetxe eskumenaren kudeaketa modu ofizialean eskatu zion berriro Madrili.

Gobernu bileraren ostean eginiko agerraldian, Miren Azkarate bozeramaileak adierazi zuenez, kartzeletako ardura eskuz aldatzeak �bake eta normalizazio prozesuari ezinbesteko ekarpena� egingo lioke.

Bestalde, Justiziako sailburu Joseba Azkarragak eskuduntza hori �orain indarrean dagoen espetxe politika baino humanistago bat garatu ahal izateko� aldarrikatu zuen.

Dena den, Lakuak eskaera hori egiten duen hirugarren aldia da. 2001ean eta 2005ean, espetxe eskumena Lakuaren esku uzteko eskatu zion Madrili.

�Ajedrez partida presoekin�

Perales ez zen bat etorri eskakizun horrekin. �Kataluniakoa da orain arte izan dugun esperientzia bakarra, eta ez da arrakastatsua izan. Emaitzak ez dira batere lagungarriak beste erkidego autonomo batzuetan martxan ipintzeko�, plazaratu zuen Peralesek.

Hala ere, eskumenaren transferentzia Gernikako Estatutuaren parte dela aitortu zuen. Erabaki horrek Lakuako eta Madrilgo gobernuen arteko hitzarmenaren fruitu izan behar duela esan zuen. �Baina egun, Gobernua ez da prozesu hori orokortzearen aldekoa, ez Euskadin ezta Andaluzian ere�, berretsi zuen PSOEko ordezkariak. �Transferitzeke dauden eskumenak gure arteko harreman politikoen arazo bakarra izango balira. Dena den, prozesu hori ez da arazo nagusia�, esan zuen Peralesek.

Azkarateren aburuz, �bitxia� da batetik eskumen hori �Euskadirena dela aitortzea� eta, aldi berean, hain lasai agertzea betetzen ez dela esanda.

Hirukoak Gobernu espainolaren erantzun ofiziala espero duela plazaratu zuen. �Erantzuna ahalik eta azkarrena ematea espero dugu. Kontrakoa egi- teak presoekin ajedrez partida bat jokatzen ari dela esan nahiko du�, nabarmendu zuen Lakuako eledunak. �Ez dakit noren izenean hitz egingo duen Peralesek�, gaineratu eta erantzun ofizial bat behar dela adierazi zuen berriro.



EA: �Una desverg�enza�

MADRID

El secretario general de EA, Unai Ziarreta, subray� que afirmar que el Ejecutivo no es partidario de transferir una competencia �es lo mismo que decir que el Gobierno espa�ol no es muy partidario de cumplir la ley�. As� respondi� al secretario de Pol�tica Auton�mica del PSOE. �El que se diga que un gobierno del Estado no es partidario de cumplir la ley es una irresponsabilidad absoluta�, incidi� Ziarreta. En su opini�n, �es una desverg�enza y una falta de respeto institucional�. Censur� tambi�n el argumento de que �la autoridades catalanas no est�n muy satisfechas�. �Es una justificaci�n vacua y sin ninguna fuerza�, remarc� Ziarreta.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
�No la voy a dejar�
Euskal Herria
Blair aconseja a Zapatero mantener la �determinaci�n� si quiere �tener �xito�
Ekonomia
Fallece un alba�il al caer por el hueco de la escalera de una obra en Ordu�a
Jendartea
En prisi�n preventiva por intentar arrojar a su esposa por la ventana en Urnieta
Jendartea
El decreto de Lakua prev� 60 canales locales de televisi�n digital terrestre
Euskal Herria
Confirman la extrema debilidad de De Juana y su disposici�n a seguir
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss