GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-04
Errudun nor den erabaki eta gero «frogatzeko» zantzuak bilatu

MADRIL

Guardia Zibilak eta harekin batera akusazioak aspaldi erabaki zuten ETAren antzinako paperetan ustez agertzen den «Eneko» Joxe Mari Olarrak izan behar duela. Atzo eta herenegun «perituek» onartu behar izan zuten bezala, baieztapen horren inolako frogarik ez dute, baina beren «hipotesiak» «eraikitzeko» beharrezkoa dute bi izenek bat egitea. Eta hori erabaki ondoren, beren tesiak «frogatzeko» zantzuak bilatzen ibili dira urteetan.

Alde batetik, «Eneko» Herritarren Batasunaren Mahai Nazionaleko kide zela frogatu behar zuten, Olarra ere mahaiki- dea zelako, eta horretarako dokumentu batzuk aipatzen dituzte. Bertan, haien iritzian, «Enekok» Mahai Nazionalaren bile- ra baten berri ematen du.

Baina Ińigo Iruinek egindako galderei erantzunez, guardia zibilek onartu behar izan zuten, gogo txarrez, idazki horietan ez dela Mahai Nazionalaren bilerarik aipatzen, baizik eta HB- ren Asanblada Nazionalaren bilera bat. Gainera, bilera horren gainean «giro ona» eta «eztabaida sakona» izan zela bakarrik aipatzen da.

Guardia zibilek esaten dute, gainera, HBko mahaikide eta KASeko zuzendaritzako kide zela «Eneko», eta definizio horrek Olarrarekin bat egiten duela ziurtatzen dute. Iruinek, berriz ere, haiek egindako txosten bat erabili zuen tesia hankaz gora jartzeko. Izan ere, 1993ko mahaikideen zerrenda hartu, eta «perituek» egindako txosten batekin konparatu zuen ­«Ekinbide deliktiboetan parte hartu duten KASeko kideen zerrenda» izenekoa­, eta nabarmendu zuen 25 mahaikideetatik guardia zibilek 17 jotzen zituztela KASeko kide.

«Zergatik izan behar du ‘Eneko’ Joxe Mari Olarrak?» galdetu zuen orduan abokatuak. Ez zioten azalpen garbirik eman.

Galdeketak aurrera jo zuen, eta defentsako abokatuak agerian utzi zuen «Eneko» izena duela hamasei urte agertzen dela azken aldiz ustez ETAri atzemandako dokumentuetan.

Hori ere onartu behar izan zuten «perituek», baina azalpen gisa-edo gaineratu zuten «geroago ere, izen hori aipatu» dutela zenbait atxilotuk Poliziaren aurreko deklarazioetan, eta ziurtatu zuen «berretsi egin dutela ‘Eneko’ Olarra dela».

Atxilotu horiek Mikel Egibar eta Xabier Alegria gogor torturatu zituztenak zirela azaldu zuten gero.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«No la voy a dejar»
Euskal Herria
Blair aconseja a Zapatero mantener la «determinación» si quiere «tener éxito»
Ekonomia
Fallece un albańil al caer por el hueco de la escalera de una obra en Orduńa
Jendartea
En prisión preventiva por intentar arrojar a su esposa por la ventana en Urnieta
Jendartea
El decreto de Lakua prevé 60 canales locales de televisión digital terrestre
Euskal Herria
Confirman la extrema debilidad de De Juana y su disposición a seguir
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss