GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-04
Aralar: «Dekretu berria nahi dugu euskal hiztunen eskubideentzat»

IRUÑEA

Nafarroako Parlamentuan Aralarrek mozio bat aurkeztuko du errotulazio elebiduna arautzen duen 2003ko foru dekretua indargabetu, eta «euskaldunen eskubideak errespetatuko dituen» beste bat egin dezatela eskatzeko.

Hori jakinarazi zuen atzo prentsaren aurrean Patxi Telletxea parlamentariak, eta zera adierazi zuen: «Foru dekretu bat egin behar da, Euskararen Legearen egiazko oinordekoa izanik. Nahiz eta hori ez den gurea, legealdiko une honetan errespetatua izan daitekeela uste dugu-eta».

Telletxeak gogorarazi zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zuela errotulazioa arautzen duen dekretua, eta erabaki hura Auzitegi Goren espainolak berretsi zuela. Nafarroako Gobernuak beste dekretu bat egin zuen ondorioz. Aralarrentzat, ordea, aurrekoaren berdina da hori auzitegiak antzeman gabeziak moldatu, eta Euskararen Kontseilu Nafarraren sorrera ahalbidetu badu ere. Baina azken hori geldi dagoela arbuiatu zuen.

Egungo dekretua indargabetuz hasiko den sakoneko aldaketa eskatu dute hala, euskal hiztunen eskubideen alde.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«No la voy a dejar»
Euskal Herria
Blair aconseja a Zapatero mantener la «determinación» si quiere «tener éxito»
Ekonomia
Fallece un albañil al caer por el hueco de la escalera de una obra en Orduña
Jendartea
En prisión preventiva por intentar arrojar a su esposa por la ventana en Urnieta
Jendartea
El decreto de Lakua prevé 60 canales locales de televisión digital terrestre
Euskal Herria
Confirman la extrema debilidad de De Juana y su disposición a seguir
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss