- Alaves
Mendizorrotzara Kopa ekartzeko azken saioa
·Cosek berriro ezohikoei emango die ardura, eta litekeena da Wesley, Coromina eta Astudillo izatea berrikuntzak
GASTEIZ
Azken bi urteetan Leonen eta Eibarren kale egin ostean, Mendizorrotzako zaleek hiru urteren buruan Kopako partida batez goza dezaten azken pausoa ematea baino ez zaio falta Alavesi. Aurtengo sistema berriari esker, gainera, hurrengo kanporaketak sari bikaina dakar: Lehen Mailako talde bat egokituko zaie aurreko kanporaketetan aurrera egin duten Bigarren eta Bigarren B mailetako taldeei. Patuak bi kanporaketak etxetik at jokatu beharra ekarri die arabarrei, eta gaur gauean Poli Ejidoren aurka kanporaketa zaila izango dute.
Kopa Gasteizera ilusio handia eramandako txapelketa izan arren, orain hiru denboraldi finalerdietara heldu ziren babazorroak. Lehentasuna Ligak du eta Teneriferen aurka egin bezala, taldeko kirol zuzendaritzak orain arte minuturik gutxien izan duten jokalariei emango die txapelketan aurrera egiteko erantzukizuna.
Horiek hala, eta igandeko Almeriaren aurkako partidari begira titularrek atseden har dezaten, orain bi aste Teneriferen aurka horren lan ona egin zuen taldea arituko da Poli Ejidoren aurka, hori bai, hiru aldaketarekin. Atzealdean, lesioa gainditu ostean, Carrerasek erdian jokatuko du Gasparrekin; hegalak Uranga gaztearentzat eta Carreras beteranoarentzat utziko dituzte. Aldaketarik gehien zelai erdian izango da. Carpintero min hartuta denez, Astudillo eta Lacen aritzen dira euskarrian, eta frantziarrari tokatuko zaio oraingo honetan atseden hartzea. Aldamenean, Wesley brasildarrak beste aukera bat izango du, eta Tenerifen izandako minutuetan maila eskasa eman zuen. Antzeko egoeran dago Gentil ezkerretik arituko den herrikidea, taldean leku bat egin ezinda jarraitzen baitu. Eskuinetik arituko da Gabri, eta hark eta Ruben Navarrok aurreko kanporaketan sekulako lana egin zuten. Modu berean jokatu nahiko dute, Ligan aukera gehiago izateko.
Tapia no desvela su once
EL EJIDO Antonio Tapia ha afirmado que le da la misma importancia a la Liga, competición en la que el conjunto almeriense lucha por alejarse de la zona baja de la tabla, que a la Copa, por lo que saldrán «a tope» frente al Alavés. Tapia no ha facilitado una lista de convocados, al argumentar que valorará «hasta última hora» la alineación titular, hasta el punto que hoy por la mañana habrá otro entrenamiento, igual que sucede en el Alavés. La única baja en la plantilla para la eliminatoria copera es la del central húngaro Laszlo Eger, concentrado con su selección. En la posible alineación titular podría entrar el habitual portero suplente, Bello Amigo, en lugar de Kike.
|