GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-10-08
Kirmen Uribe - Idazlea
Urriko euria

Urriko lehen euriak hasi dira. Aurreko batean, arrantzale zahar batekin topo egin nuen eta berak esan zidan urrian hego haizea izaten dela sarritan, horixe izaten dela arruntena; baina eguraldiak okerrera eginez gero, urriaren bigarren hamabostaldian ekaitz handiak izaten direla itsasoan. Gaizki pasatu izan duela berak itsasoan urrian.

Ez dakit urriko euriagatik, edo ekaitzengatik, baina berehalaxe hartu dut gomutan sasoi bateko pasadizo zaharra. Andoni Arrizabalaga, “Itziarren semea” kantagatik ezaguna egin zenaren aitak kontatzen zuen. Andoni zuen izena aitak ere. Kontalari ona zen Andoni zaharra, Ondarroan horregatik zen ezaguna, eta hainbat kontu zituen gogoangarriak. Baina noa harira. Andonik kontatzen zuen, bolada batean itsasoan ibili zela ugazaba erreketea zuen itsasontzi batean. «Erreketeak ziren, baina jende ona», Andonik berak esana. Bada itsasoan zeudela lanean, ekaitza hasi zen. Eta ekaitzaren erdian ontziburuari begiratu omen zion une batean. Ikaratu egin zen Andoni ontziburuak zuen aurpegiarekin. Beltz-beltza zuen gizonak bisaia. Eta horixe esan zion ointziburuari, beltz-beltz eginda zegoela. Han nonbait ispilu txiki bat izaten zuten gorderik. Hura atera eta ispiluan bere burua ikus zezan esan zion ontziburuari. Gizona bera ere beldurtu egin omen zen bere itxurarekin, deabrua bera baino beltzago zegoen.

Aurpegia eskuarekin pasatu eta berehalaxe konturatu ziren tinta zuela aurpegian. Irribarre egin eta ontziburu erreketeak esan zion Andoniri: «Txapela da erruduna». Izan ere, gerra garaiko txapel gorriak sobera zituen gizonak etxean eta ez zekien haiekin zer egin. Horrexegatik, beltzez tindatu eta itsasoan lan egi- teko erabiltzen zituen txapelok. Txapel gorrien garaia, gainera, aspaldi pasatu zen. Diktadorea bizirik egonagatik, herrian gutxi batzuk baino ez zuten erabiltzen. Eta halaxe, euriak benetako kolorea atera zi-on txapel gorriari. Txapela gorria eta aurpegia beltz.

Ez dakit nondik nora atera dudan kontu hau orain. Baina pentsatzen jarri- ta, badirudi gizon hari txapela gorritu zitzaion erraztasun berarekin ateratzen zaiela batzuei barruan dutena. Euskarari buruz Sanzek esan dituenak entzunda, esate baterako. Ustezko izaera demokratiko baten azpian hortxe dagoela garai bateko txapel gorriduna. Azal-azalean, euri tanta batzuekin soilik kanpora ateratzen dena. -


Kirmen Uribe - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«La UE no debe dar respuestas al conflicto, pero sí impulsar el proceso»
Kirolak
Hodei Collazo da la gran sorpresa y elimina a Knox
Euskal Herria
Konponbiderako Mahaia osatzeko dei egin dute berriz OHDren sinatzaileek
Mundua
Bigarren negua kale gorrian ustelkeriagatik
Euskal Herria
Miles de personas exigen respeto a los derechos de los presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss