Amir MIR
Bigarren negua kale gorrian ustelkeriagatik
·kaxmir suntsitu zuen lurrikaraz geroztik urtebete igaro denean, bi milioi lagun etxerik gabe daude
Babesleku eta kanpadendetan eman beharko dute bigarren negua orain urtebeteko lurrikara ikaragarriak suntsitutako Kaxmir eta inguruko eskualdeetako ia bi milioi lagunek. Gobernuz kanpoko erakundeek salatu dutenez, kaltetutako lekuetara iristeko dauden zailtasunez gain, ustelkeria da berreraikuntza lanak hain motel egitearen arrazoi nagusia. Kaxmirko agintariek esan dute Pakistango Gobernua egitasmo garbirik gabe ari dela lanean.
ISLAMABAD
Lurrikara ikaragarria izan zen. Kaxmirren, gaur egun egiten diren kalkuluen arabera, 73.000 hildako eragin zituen. NBE Nazio Batuen Erakundeak, hondamendiaren lehenengo urteurrena dela-eta, kaltetutako eskualdeen berreraikuntza prozesuak gutxienez hamar urte beharko dituela esan du, baina Pakistango agintariek adierazten dute bost urte nahikoa izango dela.Pakistango agintarien kontuak ez dira fidatzeko modukoak, Kaxmirren bertan lanean aritu diren GKE gobernuz kanpoko erakundeen iritziz. Oxfam da horietako bat. Bere kalkuluen arabera, lurrikarak suntsitu zituen 450.000 etxeen jabeetako ehuneko txiki bat besterik ez da hasi etxe berriak eraikitzen, %17 besterik ez. Oxfameko adituen ustez, beste inon baino zailagoak dira berreraikuntza lanak Kaxmirren. Fenomeno horren arrazoietako batzuk ulergarriak dira: oso zaila dela materialak bertara eramatea, txikizioa ikaragarria izan zela eta bertako eguraldia oso gogorra dela aurki hasiko da elurra . Behar gehien duten pertsonei laguntzeko garaian, gainera, akatsak izan dira. Baina gehiago kostatzen da ulertzea Oxfamek aipatzen duen beste arrazoia, ustelkeriari dagokiona. GKEk dio diru-laguntzen banaketa ez dela egokia Pakistango Administrazioan lan egiten duten funtzionario askoren ustelkeriarengatik. Horietako batzuek ez omen dute urratsik egiten, norbaitek eskupeko galanta eman arte. Kathleen Cravero lurrikarak suntsitutako eskualdeen berreraikuntzarako NBEk eratutako egitasmoaren zuzendaria da. Bere iritziz, aurki hasiko den negua oso garrantzitsua izango da dituzten helburuak bete ahal izateko, orain urtebete alde egin zutenak itzuli egin baitira. Pakistango Gobernuak esan du epe ertainera egin beharreko berreraikuntza lanen %90 egina dagoela. Cravero ez dator bat, suntsitutako herrietan ez baita aurrerapausorik ikusten. «Gure egitasmoaren bi zutabe nagusiak, berreraikuntza eta konpentsazio ekonomikoak, erabat motelduta daude ustelkeriarengatik eta eragingarritasun ezarengatik», adierazi du. Sardar Sikandar Hyat Khan Kaxmirko lehen ministro ohiaren ustez, «oso tristea» da lurrikarak txikitutako herrietako egoera oraindik, urtebete igaro eta gero, hain txarra izatea. «Hondamenditik ikasi beharrean, eta aurrerantzean tankerako zerbait gertatzen dene- rako tresna egokiak prestatu beharrean, Gobernuak ez du estrategia garbi bat antolatu berreraikuntza aurrera eraman ahal izateko», salatu du. Bera Pakistanen menpe dagoen Kaxmirko lehen ministro zen orain urtebete. Bere iritziz, bertan zerbait aurreratu bada, bertakoen lanari esker izan da.
La tormenta Stan sigue haciendo sufrir un año después
GUATEMALA En la Cumbre de Alaska, conocida así por las heladas temperaturas, fuertes vientos y suelo estéril, decenas de familias guatemaltecas afectadas por Stan viven aún hoy en casas de lona, sin agua potable ni electricidad, según informó la agencia Prensa Latina. El drama se repite en comunidades devastadas por las lluvias, derrumbes y deslaves de la primera semana de octubre de 2005. Según los datos oficiales, Stan dejó en Guatemala unos 700 muertos, más de 800 desaparecidos y unos 600 heridos. Unas 13.000 viviendas fueron destruidas de manera total o parcial y 3,5 millones de personas quedaron damnificadas directa o indirectamente. Desde el terremoto de 1976 el país no había registrado una catástrofe similar. Ni siquiera el huracán Mitch, que en 1998 arrasó Centroamérica, causó tanto daño en Guatemala. «Stan no fue una catástrofe económica, sino humana», dijo Gert Rósenthal, actual canciller y entonces encargado por la ONU de evaluar la situación. A pesar de ello, «el Gobierno dio prioridad a la reconstrucción de las áreas económicas estratégicas, para beneficio de empresarios y terratenientes, en vez de atender necesidades de las comunidades», sostiene la agencia cubana. Los datos oficiales lo confirman: el 84,4% de las carreteras están terminadas y fueron habilitados el 60% de los puentes. Dice la ONG Acción Ciudadana que 7.000 familias están hacinadas en cuartos de tres por tres metros, con techos de láminas y forrados de nylon. Por el día el calor es intenso, de noche las temperaturas son gélidas y, cuando llueve, entra el agua.
|