GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-10-08
Lau hilabete diskriminazioa salatzen
Andoaingo zaharren egoitzako langileek lau hilabete baino gehiagodaramatzate greban, udal zerbitzu horretan aplikatzen duten soldateneskala bikoitza amaitzeko asmoz. Azpikontrata berriarekin ez da arazoakonpondu, enpresak aurkeztutako eskaintza «iraintzat» jo baitu ELAk.

Andoaingo San JuanBautista zaharren egoitzako 29 langile egiten ari diren protesta maiatzaren 30ean hasi zen, egunero bi orduko lanuzteak antolatu zituztenean. Ekainaren 19tik, ordea, greba hori jardunaldi osokoa eta mugagabea da, langileen aldarrikapenek bere horretan jarraitzen baitute oraindik.

Azpikontratako eta udal langileen artean gertatzen den soldaten eta ordutegien diskriminazioa amaitzeko helburuarekin, benetako negoziazio mahai bat osa dezatela eskatzen dute grebalariek. Azpikontratatuta dituen Eulen enpresak astebetez soilik iraun zuen eserita irailaren bukaeran osatu zuten mahaian. «Enpresa horri irailaren 21ean esleitu zioten zerbitzua, eta langileen aldarrikapenak agertu zituzten lehenengo bilera hurrengo egunean izan zen. Irailaren 29an, ordea, Eulenek negoziazioari ateak itxi zizkion. Zaharren egoitzako azpikontrata berriko arduradunak mahaian bertan aitortu zuen negoziazioa ‘edukazioagatik’ hasi zutela, ‘tramitea’ betetzeko», azaldu zuen ELAko kide Joseba Iturbek.

Eulenek egindako eskaintza «iraintzat» jo zuen sindikatu abertzaleko ordezkariak. Izan ere, haren esanetan, soldata ez igotzea, urtean 80 ordu gehiago lan egitea eta aldi bateko ezintasuna edota jaiegunen plusen gisako elementuen baldintzak «okertzea» proposatu baitzuen. «Euleni zaharren egoitzako soldaten eskala bikoitza ez zaio inporta, ez eta egoiliarren egoera ere. Negozioa besterik ez zaio axola. Baina hau ez da harritzekoa. Euleneko ordezkariak garbi utzi zuen mahaian: ‘Enpresagizon bezala aritzea egokitzen zait’. Eta hala da, bai, espedienteak irekitzeko mehatxuak egiten hasi baita dagoeneko», azaldu zuen.

Kritikak PSEri eta Udalari

PSEren aurkako hitzak ere izan zituen, Andoaingo alkate Jose Antonio Perez Gabarain alderdi horretakoa baita eta zaharren egoitza udal zerbitzu bat baita. «Gobernu taldean gehiengoa duen alderdiak eskuak garbitu nahi ditu, arazo hau berena ez balitz bezala. Greban dauden langileek alderdi ‘sozialistari’ gogorarazi nahi diote 1.737 euroko soldata ordaintzen diela udal langileei; maila bereko baina azpikontratatuak dauden langileek, aldiz, 1.112 euro irabazten dituzte», nabarmendu zuen.

Horrenbestez, PSEk «diskriminazioa» praktikatzen duela salatu zuen, bai eta alderdi horrek nahiago duela zaharren egoitzako pertsona helduei zerbitzu minimoak eskaini negoziatzeko esertzea eta akordio bat hartzea baino. Horrenbestez, langileek greban jarraitzeko arrazoiak dituztela berretsi zuen. «Langileek gero eta garbiago dute zertan ari diren. Indartsu daude, greban lau hilabete baino gehiago daramaten arren. 2002. urtean lortu zen konponbidea besterik ez dute aldarrikatzen», adierazi zuen ELAko lagunak.

Hain zuzen ere, 2002. urtean, Batasunak alkatetza zuenean, Udaleko alderdi guztietako kideak, orduko azpikontrata zen Andoain Zerbitzuak eta langileen ordezkariak mahai berean eseri ziren. «Lanuzteetara deitu bazuten ere, ez zen greba egun bat ere egin. Akordioa denon artean lortu zen», esplikatu zuen Iturbek.

«Egia esan, guri ez zaigu inporta negoziazio mahaian zein esertzen den. Azpikontrata soilik eseriz gero, badakigu gero Udalarekin adostuko duela akordioa. Guk irtenbide negoziatua baizik ez dugu nahi», nabarmendu zuen.

Andoaingo borrokan, beste herrietan gertatutakoetan bezala ­Irungo garbitzaileak, adibidez­, azpikontratazioak, eredu gisa, prekarietatea eta diskriminazioa ekartzen dituela erakutsi dela erantsi zu. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«La UE no debe dar respuestas al conflicto, pero sí impulsar el proceso»
Kirolak
Hodei Collazo da la gran sorpresa y elimina a Knox
Euskal Herria
Konponbiderako Mahaia osatzeko dei egin dute berriz OHDren sinatzaileek
Mundua
Bigarren negua kale gorrian ustelkeriagatik
Euskal Herria
Miles de personas exigen respeto a los derechos de los presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss