GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-08
Euskara ondare gisa aitortzeko eskaera Unescori
Iaz Arantzazun hasitako bideari jarraiki, Bizi-Hitza, Euzko Izaera, ENA eta Mikoleta elkarteek Euskararen Jatorriaren Biltzarra egin zuten atzo Donostian. Bigarren edizio honetan 60 pertsona bildu ziren Euskal Herritik eta kanpotik iritsitako adituen teorien berri izatera eta antolatzaileak pozik daude lortutako erantzunarekin.

DONOSTIA

Donostian Aranzadi elkarteak duen egoitzan zen hitzordua atzo goizean. Aurretik, egun osoko jarduna, batzuk hizlari eta besteak entzule. «Egun oraindik ez dago milaka urteko gure hizkuntzaren sorreraz teoria bat onartuta ­azaldu dute biltzarraren antolatzaileek­. Baina hori baino kezkagarriagoa da zeinen gutxi lantzen dugun alor hau: jende gutxi, baliabide gutxi, interes gutxi».

Horri aurre egin nahian egin zuten iaz Arantzazun Euskararen Jatorriaren II. Biltzarra ­han aurkeztutako txostenak interesa dutenen eskura daude www.euskararenjatorria.eu helbidean­ eta bide beretik antolatu dute haren jarraipena. Helburua, teoriarik ez baztertzea, guztiei leku egitea.

Donostiako biltzarrean parte-hartu zutenen artean zegoen Jorge Ribero-Meneses Kantabriako ikerlariak orain 23 urte plazaratu zuen teoria azaldu zuen: gizateriaren oinarria Iberiar penintsularen goialdean sortu zela, Kantabria, Euskal Herria eta Errioxa inguruan. Handik Europara eta gainerako kontinenteetara zabaldu zen.

«Teoria hau gero eta ugariagoak izan diren zenbait gene eta ADN azterketek baieztatu dute, baita Atapuercako indusketek ere», azaldu zuten antolatzaileek. Menesesek ezinbestekotzat jo du Unescok euskara gizateriaren ondare gisa aitortzea eta horren inguruan lan egin beharra nabarmendu du.

Iraide Ibarretxe hizkuntzalaritza irakaslea ere aritu zen biltzarrean, eta onomatopeien hiztegia aurkeztu zuen. 4.500 onomatopeia bildu ditu Zaragozako Unibertsitateko irakasleak eta hizkuntzan zer garrantzia duten nabarmendu zuen. Atzo, bere azalpenetan, onomatopeia motak, esanahiak, osagaiak eta hainbat arlo aztertu zituen. Hizkuntzatik haratago joan eta hizkuntzak pentsaerarekin duen harremana aztertu zuen Jon Baltzak.

Deustuko Unibertsitateko irakaslearen iritziz, gure hizkuntzan denbora (iragana, orainaldia eta etorkizuna) ez da garrantzitsuena. Gurean izatea eta ez izatea da garrantzitsuagoa, eta ez diren gauzetan, iragana eta etorkizuna sartzeaz batera, ametsak, pentsaerak eta beste hainbat kontzeptu izan ditu kontuan.

Jose Luis Aleman ikerlariak ere izan zuen euskararen jatorriaren gaineko txostena aurkezteko aukera. Gizateriaren sorreran erabili zen hizkuntza hartu zuen ardatz: elengoa. Hortik gainerako hizkuntzak eratorri dira bere ustez, horien artean euskara, asko aldatua dagoen arren.

Antonio Arnaizek, Unibertsitate Konplutenseko irakasleak, iberieraren eta euskararen arteko harreman estuaz hitz egin, eta latinaren aurretik erabiltzen ziren hizkuntzen artean hitz trukatze asko egon zirela aipatu zuen: etruskoa eta minoikoera, adibidez.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«La UE no debe dar respuestas al conflicto, pero sí impulsar el proceso»
Kirolak
Hodei Collazo da la gran sorpresa y elimina a Knox
Euskal Herria
Konponbiderako Mahaia osatzeko dei egin dute berriz OHDren sinatzaileek
Mundua
Bigarren negua kale gorrian ustelkeriagatik
Euskal Herria
Miles de personas exigen respeto a los derechos de los presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss