GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-08
Aritxulegin landatutako zuhaitz guztiak errotik atera dituzte

OIARTZUN. ­ Aritxulegin hildako gudarien omenez landatuta ziren haritz guztiak errotik atera dituzte ezezagun batzuek. Mendizale batzuek atzo GARAri adierazi ziotenez, zuhaitz batzuk bertan botata utzi dituzte, baina beste batzuk faltan ziren. Ostegunean, inguru berean dagoen ANVren monolitoa bigarren aldiz txikitu zutela salatu zuen alderdi horrek eta erasoaren errua «kontrolik gabeko uniformedunei» bota zien.



Pasaiako Udalean triskantza egin dute hainbat ezezagunek

PASAIA. ­ Pasaiako udaletxeko Udalbatza aretoa hondatu zuten larunbateko lehenengo orduetan hainbat ezezagunek. Bertako alkate Izaskun Gomezek (PSE) agentziei azaldu zienez, aretoko «aulki guztiak» apurtuta daude, baita mahai nagusia kaltetuta ere. Hormetan, Iñaki de Juanaren aldeko esaldiak eta «PSOE hiltzaile» ziotenak agertu ziren. Hainbat leiho ere apurtuta daude. Erasoa gaitzetsi zuten PPk, PSEk, EAk, EBk eta Aralarrek.



Landetan trokelatzeko makina eta matrikula hutsak topatu dituzte

MARAIS D’ORX. ­ Polizia frantsesak trokelatzeko makina bat eta letra gabeko hainbat matrikula aurkitu zituen atzo Landetako Departamenduan, Baionatik 35 kilometrora dagoen Marais d’Orx herriko askaldegi bateko bi zakarrontzitan sartuta. Poliziak ETAren materiala dela ziurtatu zuen eta bertan hilabete batzuk zeramatzala esan zuten. Euskadi Irratian azaldu zutenez, ehiztari batzuek topatu zuten eta orduan Poliziari deitu zioten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«La UE no debe dar respuestas al conflicto, pero sí impulsar el proceso»
Kirolak
Hodei Collazo da la gran sorpresa y elimina a Knox
Euskal Herria
Konponbiderako Mahaia osatzeko dei egin dute berriz OHDren sinatzaileek
Mundua
Bigarren negua kale gorrian ustelkeriagatik
Euskal Herria
Miles de personas exigen respeto a los derechos de los presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss