-Joko berria
Bi finalerdietan aurreikuspenak bete egin dira
GONZALEZ-OZAFRAIN
40 XALA-LASA III 34
LARRETXEA-EZKURRA II 40 SORHUET-ETXETO
36
DONIBANE LOHIZUNE
Ez zen ezusterik egon, eta Gonzalez-Ozafrain eta Larretxea-Ezkurra II.a sailkatu dira bihar 17.00etatik aitzinera jokatuko den Donoibane Lohizuneko joko berriko finalera.Jendetza handia batu zen herenegun gauean lehenengo bi finalerdiak ikusteko, eta zaleak ez du damurik izango partida onak izan baitziren, batez ere bigarrena. Estrainekoan, Sebastien Gonzalezek sekulako norgehiagoka egin zuen. Beti aitzinetik aritu ziren. Lehen kintzetan abantaila hartu zuten, eta inoiz ez ziren atzera geratu. Hasieran Lasari kosta egin zitzaion jokoan sartzea, baina apurka-apurka tamiana hartu zion partidari, eta neurketa ona burutu zuen. Xala, aldiz ez zen fin aritu, jokoaldi onak eta hutsak tartekatu zituen. Ozafrain, berriz, bere mailan aritu ziren. Bigarren partida, berriz, sekulakoa izan zen. Larretxeak eta Ezkurra II.ak irabazi egin zuen, baina Sorhuetek eta Etxetok ere sekulako partida egin zuten. Laurak dira gaur egun EPB enpresak dituen pilotaririk onenak, eta hori agerian utzi zuten bigarren finalerdian. Irabazleak beti aitzinetik aritu ziren, baina Sorhuet eta Etxeto ere ahalegindu ziren irabazleak estutzen, eta zaleek gozatu ederra hartu zuten. Herenegun gaueko bi irabazleak, gaur jokatuko dute finala 17.00etatik aurrera.
Urrezko Eskua
Trinketeko beste enpresak, Pelota Passionek, antolatuta, gaur abiatuko da Urrezko Eskua Torneoa. Lehen jardunaldia Gerendainen jokatuko da 17.00etatik aurrera. Lehen partidan, Uriarte eta Hegiabehere neurtuko dira, eta bigarrengoan, berriz, Waltari eta Berasategi lehiatuko dira.
|