GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-09
«MusikaGida» berria kaleratuko dute ezkutuko taldeak ikusarazteko

DONOSTIA

“MusikaGida” berriro kaleratuko dute, Euskal Herriko musikaren panoraman komunikazio bitarteko bilakatu delakoan. Sakabanatuta eta ezkutuan dauden musika talde maketagile horien guztien gaineko informazio berritua liburuxka batean biltzeko “MusikaGida” digitala osatu dute Gaztesarea kolektibokoek. Hala, edozein gazte elkartek, gaztetxek edo tabernak kontzertu bat antolatu nahi duenean ez du zertan betiko musika taldeetara jo, aukeran talde askoz gehiago izango baititu.

2004. urtean, www.gaztesarea.net gazte atarian musika munduan ibiltzen ziren zenbait lagunek “Euskal Herriko talde gazteen MusikaGida” jarri zuten abian, musika mugimenduak hartzen zuen bideaz kezkatuta. Jakin bazekiten dozenaka zirela gure herrietako entsegu lokaletan biltzen ziren musika talde gazteak, eta ezagutzen zituzten euren eremu naturaletik at (herria, eskualdea...) kontzertuak eskaintzeko zituzten arazoak. 2004ko MusikaGidak egin du jada bere bidea. Lehenbizi paperean eta geroago Interneten gida digitalean. Bere garaian landu zuten haziak eman ditu bere fruituak eta Euskal Herriko musika mugimenduan ere ikusi dira izan dituen emaitzak. «Oraingo gure erronka gida berritzea eta hobetzea da, duela bi urte egin genituen akats txikiak konponduz», esan dute antolatzaileek. 2006ko gidan parte hartzeko, ezinbestekoa da edozein diskoetxerekin kontraturik ez izatea. «Musika herritarrean sinesten dugu, eta ez dugu musika negozio bezala ikusten», esan dute. «Gaztesareak ezin du musikaren panorama aldatu, hori gazte mugimenduak berak egin beharreko lan etengabea da; baina guk, komunikazio egitasmoa izanik, bitartekoak eskainiko dizkiogu lan hori errazteko», gaineratu dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una buena noticia
Euskal Herria
Animos y abrazos para los procesados
Kirolak
La Selección vasca marca el mejor gol por la oficialidad
Kirolak
Trágica muerte del piloto leioaztarra Josu Ugarte en la Subida a Urraki
Kirolak
El mejor banquillo inclina la balanza del lado navarro
Euskal Herria
Iñaki de Juana abandona la huelga de hambre tras 63 días de lucha
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss