ZANGOZA
140 lagun inguru bildu ziren larunbat arratsaldean Zangozako Arkupetan herri horretako jaietan jazotakoa salatzeko. «Poliziaren ekintzaren aurka. Aski da» leloa zuen euskarazko eta gaztelaniazko pankarta baten atzean elkarretaratzea egin zuten.Irailaren 17an, goizaldean, Zangozako Udaltzaingoa herriko gazteek zuten txosnara bertaratu zen eta ixtekoagindu zuen. Inguruan zeuden pertsona batzuek izotz puskak jaurti zizkieten poliziakideei, baina txosna itxi zuten.
Halere, udaltzainek foruzainei deitu zieten eta haiek kalean zebiltzan gazteei eraso zieten. Guardia Zibilak ere jazarpen hartan parte hartu zuen.
ZangozakoHerri Ekimenak polizia desberdinek izan zuten jarrera salatu zuen, herriko sarreretan kontrolak jarri baitzituzten eta istiluen kontrako materiala eraman baitzuten jaietara.
Bide batez, Zangozako alkate Jose Luis Lorenzok (PSN) izandako jarrera kritikatu zuten, herriko gazteak jasan zuten erasoaren ondoren babestu beharrean kriminalizatu egin zituela nabarmenduta.