- Zubieta
Realeko neskek ezin izan dute lehen garaipena lortu
·Markagailuan atzetik joan ostean, Gurutzek berdindu zuen
REALA 1 TORREJON 1
DONOSTIA
Realak itxaron egin beharko du, oraingoz ez baitu Superligan garaipenik lortu. Atzo berdindu egin zuen Torrejonen aurka, eta zelaian ikusitakoaren arabera, berdinketa ona izan zela onartu behar.Lehen zatian Reala zen nagusi baloiarekin, baina ezinezkoa egiten zitzaion madrildarren atzealdea gainditzea. Kanpotarrek, aldiz, kontraerasora min handia egiten zuten, eta haienak izan ziren aukerarik onenak. Ieregiren atera hurbildu ziren lehen aldian, Hernandezek aurretik jarri zituen Torrejongoak. Gero, madrildarrek beste bost aukera ere izan zituzten, baina gipuzkoarren onerako ez zen golik iritsi. 0-1ekoarekin atsedenera joango zirela zirudienean, Gurutzek, falta baten ostean, berdinketa lortu zuen, eta itxaropena ekarri zuen berriro ere. Bigarren zatian, donostiarrak hobeak izan ziren, eta eurenak izan ziren aukerarik onenak. Garbiena Encinasena izan zen. Realeko aurrelariak Mejias atezaina ere gainditu zuen, baina bere jaurtiketa atzelari batek atera zuen atepetik. Jokalari berak beste aukera bat ere izan zuen, baina Mejias atezainak ongi geratu zuen. Amaieran puntu banaketa, eta Realak lanean jarraitu beharko du lehen garaipena lortzeko.
|