GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-10-09
-Trontzako finalak -
Esnaola anaiek eta Etxebarria ahizpek eraman dituzte Euskal Herriko txapelak
·Gipuzkoako bikoa erabat nagusitu zen mutiletan eta Bizkaikoa nesketan

AGURAIN

Esnaola anaiek eta Etxebarria ahizpek irabazi zuten herenegun Agurainen Euskal Herriko Trontzalarien Txapelketa. Lehenengoek mutiletan, eta bigarrengoek, berriz, nesketan. Jendetza handia batu zen Aguraingo plazan finala zuzenean ikusteko asmoarekin, 500 lagun inguru bertan baitziren.

Hasteko, mutilen finala izan zen, eta zazpi biko zirenez gero, bi txandatan banatu zituzten. Lehenengo txandan hiru bikote lehiatu ziren, eta bigarren txandan beste laurak izan ziren. Biko bakoitzak 60 ontzakoari bost epai etzanda, kana-erdikoari sei epai zutik, kana-erdikoari sei epai etzanda eta 60 ontzakoari bost epai zutik eman behar izan zizkien.

Lehenengo txandan Esnaola anaiak, Velez de Mendizabal-Perez de Heredia bikoa eta Aitzkorbe-Cano bikoa neurtu ziren. Esnaola anaiak ziren Euskal Herrikoa irabazteko faborito nagusiak eta hasieratik hartu zuten aurrea. Lehen epaietan parean aritu baldin baziren ere, berehala hasi ziren zuloa egiten, eta zutikako lanetik aitzinera, erlojuz kontra aritu behar izan zuten. Txanda irabazteaz gain, txapela ere lortu zuten.

Aitzkorbe eta Cano erdian geratu ziren, baina lan ona egin zuten, baita amaieran hirugarren postuan geratu ere. Perez de Heredia-Velez de Mendizabal bikotea berehala geratu zen atzean. Ez zen Arabako txapeldunen egunik onena izan. Beste lau bikoak bigarren txandan ziren. Barberena anaiak ziren, adituen ustez, Esnaola anaiei aurre egin behar zietenak, eta jendea zain zegoen zer egingo ote zuten. Lehenengo lanean oso gogor aritu ziren, eta horien amaieran segundo bakar bat ziren atzetik. Gero, ordea, lanetik lanera segundoak galtzen joan ziren. Txanda irabazi zuten azkenik.

Nesken finala

Mutilek beren lanak amaitu ostean, nesken txanda heldu zen. Sei bikote neurtu ziren eta denak batera aritu ziren. Biko bakoitzak 45 ontzako enbor bati 10 epai eman behar izan zizkion etzanda.

Lehia ederra izan zen hasieratik amaierara. Etxebarria ahizpen eta Galarregi-Aristegi bikoaren artean dema ederra izan zen. Ia amaierara bitarte bizkaitarrak eta nafarrak pare samarrean aritu ziren, baina azkeneko epaietan, ordea, Etxebarriatarrak freskoago zeuden eta txapela jantzi zuten. Galarregik eta Aristegik ere lan bikaina egin zuten, eta bigarren postuan amaitu zuten. Beste biko nafarrak, Agerrek eta Txuekak osatutakoak, ez zuen lan txarra egin, eta haientzat izan zen hirugarren postua.

Hortik atzera geratu ziren hiru bikoek nahiko atzean amaitu zuten. Arabako bi bikoentzat izan ziren hurrengo bi postuak, eta bizkaitarrak izan ziren azken.

Aguraingo finalean lehenengo eta azkeneko postuan izan ziren. Nafarrek ez zuten txapelik jantzi, baina bai mutiletan, bai nesketan, bigarren eta hirugarren amaitu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una buena noticia
Euskal Herria
Animos y abrazos para los procesados
Kirolak
La Selección vasca marca el mejor gol por la oficialidad
Kirolak
Trágica muerte del piloto leioaztarra Josu Ugarte en la Subida a Urraki
Kirolak
El mejor banquillo inclina la balanza del lado navarro
Euskal Herria
Iñaki de Juana abandona la huelga de hambre tras 63 días de lucha
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss